Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Aita-semea basoan daude

Julen eta Jabier Aranberri, Ezkioko Seus baserrikoek entrenatzeko utzitako tokian.

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

U RRETXU eta Zumarragak aizkolari onak eman dituzte: Jeronimo Iturbe Agiñeta gerra aurreko urteetan punta-puntan ibili zen eta Ramon Yurrebasok lekukoa hartu zion. Azken aizkolari handia Jabier Aranberri Elorriaga izan da. Bigarren mailako txapelketa irabazi zuen 1989an eta zenbait urtetan lehen mailakoan aritu zen. Bere semeak, Julenek, gazteen txapelketan parte hartu zuen iaz.

Beloki magaleko Elorriaga baserrikoek aizkora jokoa oso gustuko dute. Pedro Joxe Aranberri azpeitiarra bertako alabarekin ezkondu zen eta bien semeek aitaren zaletasuna hartu zuten. "Sei anaia ginen eta horietatik lau aizkora jokoan aritutakoak gara", dio Jabierrek. Ondo oroitzen du nola hasi zen bera. "Aitak ikatza egiten zuen eta horretarako egurra behar da. Mutikotan bere ondoan ibiltzen nintzen eta, azkenean, egurra ebakitzen nuen beti", aipatu du.

Pedro Joxe Aranberrik gustura ikusten zuen semea aizkorarekin lanean, baina ez zen irakatsi zalea. Jabierren lehen maisua Jeronimo Iturbe Agiñeta handia izan zen. "Joxe Ugarteburu eta biok sekulako pikea izan genuen gaztetan. Izan ere, hura Ezkiokoa da eta ni Zumarragakoa. Bera Ramon Yurrebasorengana joan zenez, nik Iturberengana jo nuen. Maisu onak genituen! Agiñeta diziplina zalea zen eta gogor egiten zidan".

Elorriaga Iturbe eta Yurrebasoren oinordeko duina da, aizkora mundua benetan maite baitu: 54 urterekin lehiaketetan parte hartzen duela esatea besterik ez dago. "Bigarren mailari eusten diot oraindik. Erakustaldietan ere parte hartzen dut. Iaz 30 bat eskaini nituen".

Garai batean lehen mailako txapelketa jokatu zuen, besteak beste. "Goierriko bost txapelketa antolatu ziren eta lau irabazi nituen. Euskal Herrikoan egun baino maila hobea zegoen: Mindegia, Arria, Mendizabal… aritzen ziren. Nik bigarren mailakoa irabazi nuen, 1989an Azkoitian. Aurreko urtean egungo lehen mailako txapeldunak, Floren Nazabalek, irabazi zuen. Nik bigarren egin nuen. 1990ean desafioa bota nion. Tolosan jokatu genuen eta irabazi egin nuen", aipatu du.

kirolzalea

Aizkoran, segan eta korrikan

Jabier Aranberri apustu asko jokatutakoa da, baita segan ere. 80ko hamarkada erdialdean bat irabazi zuen eta beste bat galdu. Itziarko Manzisidorri, berriz, 200.000 pezeta irabazi zizkion korrikan eta aizkoran 1987an. Halako kirolzaletasuna izanik, semea ere kirolaria izatea pozgarri zaio. "Aizkorarekin ari-tzeko gorputza behar da eta, jarrai-tzen badu, lortuko du. Nire gabezia hori da: txiki samarra naiz eta pisu apur bat gehiago banu, hobe".

Julen Aranberri mutil altua da dagoeneko, baina aitak gehiago haztea nahi du. "Orain haztea komeni da, gero sendotuko da". 17 urte ditu eta 8 urterekin hartu zuen lehenengoz aizkora, baina futbolean ere jokatzen du: Urolaren jubenil mailako taldean. "Hurrengoa futbolean egingo dudan azken urtea izango da, gero aizkoran bakarrik arituko naiz. Nahiago dut".

Aitarekin gustura dabilen seinale… "Batzuetan errieta egiten dit, baina irakasle ona da". Jabier Aranberrik ez du semea estutu nahi. "Futbolean jarraitzea ondo irudi-tzen zait. Ikasteko garaia du eta oraindik bietan aritzeko moduan da. Dena den, aizkorarekin aritzeko komeni zaiona baino korrika gehiago egiten du. Astean hiru entrenamendu eta partida ditu".

Aizkorarekin, berriz, elkarrekin aritzen dira: Ezkioko Seus baserrikoek utzitako lursail batean. "Gure baserrian haizeak asko jotzen du eta egurra lehortzen du. Hau, ordea, oso leku ona da. Astean bitan etor-tzen gara", dio Jabier Aranberrik.

Semea apirilaren 12rako Urretxun antolatu den desafioa prestatzen ari da. Hiru talde lehiatuko dira: batean 30 azpikoak izango dira, bigarrengoan 30 eta 40 urte artekoak eta hirugarrengoan 40 urtetik gorakoak. Aizkorarekin Julen Aranberri eta Xabier Zaldua arituko dira, baina beteranoa nor izango den ez dute erabaki oraindik. Jabier Aranberriri ez diote parte hartzen zuten, errazegi nagusituko bailitzake. Gainontzeko parte hartzaileak txingan, trontzan, kaskara bilketan eta harria jasotzen arituko dira, besteak beste.

Julenek gazte mailakoen aizkolari txapelketara joateko asmoa ere badu, nahiz eta iazkoan ez zen oso gustura aritu. Azkena sailkatu zen. "Urduri nengoen. Eguna heldu baino hilabete lehenago txapelketan pentsatzen ari nintzen dagoeneko", aipatu du. "Esperientzia hala lor-tzen da", gehitu du aitak.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
EL REBOTE DE OTEIZA
Azkoitia inaugura la segunda fase de los frontones inspirados en el escultor
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LA FRASE
30 urte azpikoek, 30 eta 40 artekoek eta beteranoek herri-kirol desafioa jokatuko dute apirilean Urretxun
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |