|

Euskal Herria auzunean edukiontzi bat kokatuko du Azpeitiko Udalak.argazkia: k.f.
Azpeitia. Etxeetan erabilitako olioa jasotzeko edukiontziak jarriko ditu Azpeitiko Udalak. Edukion-tzi berri hauek laranja kolorekoak izango dira eta guztira zazpi ezarriko dira: sei herrigunean zehar eta bestea, berriz, Urrestillako auzoan. Azokan egoten den gaikako bilketa egiten duen furgoneta mantendu egingo dute.
"Orain arte, azoka egunetako furgonetan biltzen zen, nahiz eta zerbitzu hau jende askok erabili, egun horretan joan ezin duen jendeari ere zabaldu nahi diogu eskaintza, honela, aukera gehiago emanez. Birziklatzeko errekurtso ona dela uste dugu eta horregatik edukion-tzi bereziak jarriko ditugu", azaldu zuen Xanet Esnaola alkateordeak.
Herrian sei edukiontzi jarriko dituzte, jantziak eta arropak biltzeko Oldberri ontziak kokatuta dauden guneetan: Jaka, Perez Arregi, Euskal herria, Arana, Pablo VI eta Salbe auzunean eta zazpigarrena, aldiz, Urrestillan jarriko dute. "Modu honetan, herriko gune guztiak hartzen ditugula uste dugu. Hala ere, hileko lehen astearteko azoka egunetan izaten den furgoneta zerbitzua mantendu egingo dugula gogoratu nahi dugu", gaineratu zuen Esnaolak.
Etxeetan erabilitako olioa plastikozko pote edota botiletan sartuta utzi beharko da edukiontzietan, tapoia ondo itxita. Ondoren, plastikozko ontzi guztiak birziklatu egingo dira eta olioa biodiesela egiteko erabiliko da.
Zestoan, berriz, atzo bertan jarri zituzten olioa biltzeko bi edukion-tzi. Urola Erdiko Mankomunitateak Gurutze eta Arteaga kaleetan jarri ditu laranja koloreko ontzi berriak eta Azpeitian egin bezala, erabilitako olioa jasotzeko furgoneta zerbitzua mantendu egingo dela aurreratu zuten Mankomunitateko arduradunek.
Xoxoteko pistako giltza Bestalde, Azpeitiko alkateordeak esan zuenez, Xoxote mendira igotzeko autoentzako pistako giltza aldatu egingo dute. "90ko hamarkadaren hasieran giltza behar zuten pertsonei eman egin zitzaien, baina gaur egun, kopia asko egitearen ondorioz, auto gehiegi igotzen dira mendi tontorrera. Ez dugu uste, giltza, pista eta Izarraitz mendikatea horretarako erabili behar direnik. Horregatik, mendizaleekin, aterpetxeko arduradunekin eta Xoxoteko antena kudeatzen duen Itelazpi enpresa publikoarekin hitz egin dugu eta giltzaz aldatzea erabaki dugu denon artean".
Aurreko giltzarekin gertatutakoa ez errepikatzeko, kopiak ateratzea ezinezkoa den giltza egingo du Azpeitiko Udalak eta, ondoren, beharrezkoa duten azpeitiarren artean banatuko dituzte berriak: "Guk hurrengo astean jasoko ditugu giltza berriak eta, ondoren, herritarren eskaerak jasotzeko epea zabalduko dugu. Hala ere, giltzaren beharrak ondo justifikatuta egon beharko du".
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |