Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Ostiral Mehearen ondoren, danborrak astintzeko garaia

aurrera elkarteko TALDEaatera zen atzo kaleetara

Gaur arratsaldean gaztetxoen txanda izango da eta gauez helduena Tolosako Iñauterietan

Aurrera elkarteko kideak danborrei eragiten, bart.argazkia: m.s.s.

marta san sebastián enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

tolosa. Ostegun Gizeneko eztandaren ondoren, egun lasaiagoa izan zen atzokoa, Ostiral Mehea. Hala ere, txistulariak, xexen festa eta Aurrera elkarteko danborrada atera ziren, giroa alaitzera. Gaur, urtero legez, danborrarien eguna izango da.

Zezenetan atzo jende gutxiago izan bazen ere, giro aparta sortu zen harmailetan. Gerturatu ziren gehienak gaztetxoak izan ziren. "Zezen oso txikiak jarri dituzte gaur", esan zion mutiko batek bere adiskideari. Arratsaldean, txaranga ibili zen kalez kale.

Iluntzean Aurrera elkarteko danborrada irten zen, danborrak astinduz. Elkarte horretako emakume talde batek 1983. urtean danborradan atera ziren lehen aldiz kalera Ostiral Mehea animatzera. 2000. urteaz geroztik, aldiz, ohitura galdu egin zuten eta iaz berreskuratu zuten. Lehengo urtean emakumeak bakarrik atera ziren, baina aurten konpainia mixtoa izatea erabaki zuten. Giro bikaina sortu zuten herrian. Honez gain, eguneko ekitaldi aipagarriena Arpegi taldeak urtero eskaintzen duen umore jaialdia izan zen.

danbor eguna Gaurkoa, aldiz, danborjoleen eguna izango da. Gaztetxoak 17.00etan aterako dira Geltoki plazatik eta Triangulora abiatuko dira.

Era berean, Aiz-Orratz/Veleta elkarteak pasa den larunbatean antolatu zuen mozorro lehiaketako irabazleak ere desfilean aterako dira eta "haurren ordezkariak" izango dira Iñauterietan. Danborjole helduak, berriz, 22.30ean aterako dira kalera. Mozorro festa bihar hasiko da Tolosan: goizean, 11.00ak aldera, aterako dira karrozak eta konpartsak kalera, batzuk Gorrititik eta besteak San Fran-tzisko aldetik.

Bestalde, biharko zezenetarako sarrerak aurrez erostea gomendatu du Udalak ilarak ekiditeko. Aurten Leidorreko leihatiletan erosi ahal izango dira eta bihar zabalik izango dira 11.00etatik 13.00etara eta 15.30etik 18.00etara.

Era berean, Udaltzaingoak jakinarazi du gaurko 16.00etatik aurrera, eta modu iraunkorrean, Tolosako Rondilla kaletik erdialdera sar-tzeko aukerarik ez dela izango larunbateko Hausterre eguneko goizera bitarte. Beraz, beste sarrera batzuk erabili beharko dituzte autoz erdigunera joan nahi dutenek.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
REAL SOCIEDAD
Polémica con Jesuli
Badiola prueba el consentimiento de Jesuli a la grabación con otro registro
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
larunbat erregularra
10.30. Erraldoi eta buruhandiak aterako dira Tolosako plaza Zaharretik.
11.30. Kabi-Alai elkarteko txarangen irteera.
11.45. Dantzari txikien kalejira abiatuko da Triangulotik.
17.00. Haur danborrada aterako da Geltoki kaletik eta San Fran-tziskotik abiatuko da Triangulo alderantz. Danborrada bukatu ostean txosna gunean txokolatada izango da txikienentzat. Gainera, aurpegi pintaketa eta marrazketa erakustaldia ere egingo dute.
22.30. Helduen danborrada aterako da Triangulotik eta Alde Zaharreko kaleetan barrera ibiliko dira danborrariak.
23.30. Iraunkorrak eta Oriako txaranga aterako dira eta kalez kale giroa alaituko dute. Bestalde, ordu berean, Angelays eta Evil Code talde tolosarrek kontzertua eskainiko dute plaza Berrian.
00.00. Euskal Herri plazako txosna gunean Dj Bullek musika jarriko du.
Otras noticias
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |