|

Orioko Zaragueta eskolako haurrak aste honetako kaldereroetarako entseguan.argazkia: utzitakoa
zarautz. Eskualdeko herriek Inauteriekin gozatuko dute gaurtik. Egitarau zabala antolatu dute haur, gazte eta helduak mozorrotzera bultzatu eta festa giroan murgil daitezen.
zarautz Zarautzen Inauterietako kartel lehiaketako sari banaketa izango da gaur, 19.00etan Euskalduna tabernan. Xabier Aizpurua kazetariak irabazi du sariketa. Bihar jai giroa nagusituko da 17.00etatik aurrera, izan ere, ginkana erraldoia izango da 8 urtetik gorako haurrentzat Musika plazan. Ondoren, Guretzat eta Txulalai txarangak herriko kaleak girotuko dituzte. Gauean, gaztelekuan Inauterietako diskoteka jarriko dute 22.00etan eta mozorro orijinalen-tzat sariak izango dira. Musika plazan, aldiz, Joselu Anaiak taldearekin izango da dantzaldia.
Igandean kalejira egingo dute bizilagunek 11.00etatik 12.00etara erraldoi, buruhandi eta Txorongo txarangarekin. Ondoren, Txirla Beltzaren Piratak taldeak ikuskizuna eskainiko du eta, arratsaldean, Magic Clowns pailazoen emanaldia izango da Musika plazan. Ondoren, haurrentzako merienda eta haur berbena izango dira.
Zumaia Zumaian gaur hasi eta asteartera arte luzatuko dira Inauteriak. Gaur, ikastetxeetako haurren Inauteri Festa egingo dute. Haurrak mozorrotuta kalejiran irtengo dira arratsaldean eta kaleetan zehar ibili ondoren, Kantauri plazan amaituko da festa. Halaber, musika eskolakoek Lantzeko Inauterien kalejira egingo dute 19.00etan. Bihar, Inauteri Festa izango da Kofradiako plazan eta arratsaldean, Txorongo txarangak kaleak alaituko ditu. Gauean, Imanol Djarekin Diskoteka Mozorrotua izango da Kofradian. Igandean, Triki Truk haur jaialdia eskainiko dute 12.00etan Alondegian eta 14.00etan Inauteri bazkaria izango da Beheko Plaza elkartean. Mozorro lehiaketa antolatuko dute.
Astelehenean Pirritx eta Porrotx pailazoen emanaldia izango da Maria eta Jose ikastetxean eta antolatzaileek sarrerak agortu direla jakinarazi dute. Astearteko ludotekako Inauteri Festarekin amaituko dira Zumaiako jaiak.
ORIO Orioko Zaragueta eskolako ikasle, irakasle eta gurasoek gaur izango dute Inauterietako festa eta 10.30ean Bikamiotan elkartuko dira beraiekin abestera joan nahi duten guztiekin. Bidean geldiuneak eginez, kaldereroen kantuek lagunduta herriko plazara iritsiko dira. Arratsaldean gurasoak gonbidatuko dituzte jolastera eta 14.45ean, eskolako frontoian abestu ondoren, jolasak egingo dituzte. Bestalde, bihar Txurrumuski aisialdi taldea 17.00etan bilduko da ikastolako pergolan desfilea eskaintzeko. Ondoren, Karela kiroldegira joango dira jolas lehiaketa antolatzera.
GETARIA Getarian bihar hasiko dira Inauteriak eta taberna eta denda modu bitxienean apaintzen duenak saria jasoko du. Bihar 19.00etan plazan elkartuko dira bizilagunak eta, ondoren, mozorroen poteo alaia egingo dute. Gauean mozorro afari herrikoia izango da Berdura plazan eta, jarraian, diskogaua eta mozorro desfilearekin gozatuko dute. Igande goizean musika bandaren emanaldia izango da eta arratsaldean bigarren mozorroen desfilea egingo dute.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |