Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Eskualdean ekitaldi ugari antolatu dituzte Inauterietarako

Txatarra txarangaren omenaldia rekin hasiko da festa ofizialki, gaur, Hernanin

Lasarte-Orian eta Andoainen konpartsak izango dira protagonista nagusi bihar eta etzi

Bi gazte mozorrotuta inauterietan gozatuz.Argazkia: Txintxarri

Arkaitz Illarramendi enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Hernani. Joan den astean kaldereroek iragarri moduan, hemen dira Inauteriak eta egitarau zabala antolatu dute horretarako Buruntzaldeako herrietan.

Hernanin, Gudarien plazan hasiko dira Inauteriak ofizialki, gaur. 15.15etik aurrera, Txatarra txarangari omenaldia egingo diete eta, jarraian, eskola umeak abiatuko dira Urumea Ikastola eta Lagunak txarangekin batera. Arratsalderako, Euskodiskoteka antolatu dute plaza Berrian 17.30ean.

Bihar 10.00etan Azeri dantza eskainiko dute, 11.30etik aurrera haurrentzako poniak eta zezen txikiak izango dira Latsunbe auzoko kirol pistan eta 12.00etan Benta Zaharreko Mutiko Alaiak taldea irtengo da.

Arratsaldean, musika emanaldia izango da 17.00etan Atsegindegi plazan Azkona taldearekin. 19.00etan, mozorro festa izango da Atsegindegi plazan eta gauean Betikoak txarangak girotuko ditu kaleak.

Iganderako prestatu duten programan, Ttarla, La Inmaculada eta Elizatxo konpartsen irteera Urbieta kaletik azpimarratu behar da, 12.00etan. 17.30ean Gari, Montxo eta Joselontxo pailazoak arituko dira haurren gozagarri eta 19.30etik aurrera, musika eskolako trikitilari eta dultzaineroak ibiliko dira Hernaniko kaleetan.

Astelehenean, poniak eta zezen txikiak izango dira Latsunbe auzoan 11.30ean eta malabarismo eta oreka tailerra 12.00etan Atsegindegin. Arratsaldean, haurren-tzako herri kirolak programatu dituzte leku berean 17.00etan. Ordubete beranduago, break dantza eta scratch erakustaldia izango da Ezkiaga pasealekuan. Aurtengo Inauteriekin amaitzeko, nola ez, sardinaren ehorzketa egingo dute asteartean, 18.30ean.

Lasarte-Oria Konpartsak eta dan-tzaldia izango dira larunbateko protagonista Lasarte-Orian. Zabaleta Auzolan elkartea 16.00etan Zabaletatik aterako da. 17.00etan, Erketz D.T. abaituko da Kale Nagusitik. Zentro Zibikoko emakumeak 18.00etan irtengo dira egoitzatik eta 23.00etarako diskoteka iragarri dute Okendo plazan. Igandean, Euskal Inauteriak konpartsa 12.00etan aterako da Kotxeratik eta 18.00etan irteera errepikatuko du.

Andoain Ekitaldi nagusiak asteburuan izango dira Andoainen. Bihar, 12.00etan, konpartsek poteoa egingo dute Zubiaurre eta Bastero artean. 17.00etatik aurrera, konpartsa eta mozorroen desfilea abiatuko da -igandean ere 12.00etatik aurrera kalez kale ibiliko dira- Txitibar plazatik Goikoplazarantz. 23.00etan diskojaia izango da Nafarroa plazan.

Igandean, 20.00etan sardinaren atzetik abiatuko dira Goikoplazatik eta 20.45ean ehorzketa egingo diote Zumea oplazan.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
DEPORTESCopa
REAL UNIÓN-BETIS
El Real Unión se enfrentará al Betis en los octavos de final de la Copa del Rey
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LA FRASE
Sardinaren ehorzketa asteartean egingo dute Hernanin; Andoainen, aldiz, igande iluntzerako iragarri dute
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |