|

Irudian sei hizkuntza ezberdinetan argitaratu diren gidak.argazkia: a.a.
ordizia. Jada eskuragarri daude Goierriko udaletxe guztietan Gueske eta Goiekik elkarlanean sortu dituzten etorkinei zuzendutako gidak.
"Liburuxka hau oso lagungarria izango da bertara etortzen direnentzat. Honi esker bertan arlo ezberdinetan zein baliabide dauden jakin baitezakete, bai osasun aldetik, hezkuntza edo aholkularitza juridiko aldetik esaterako", azaldu du Laida Plazaola Goiekiko Gizarte arloko teknikariak.
"Azken urteotan lanean jardun gara etorkinen inguruan zegoen errealitatea ezagutzeko. Eta 2005ean Goiekik sortu zuen plan estrategiakoren barruan emigrazioa gai garrantzitsutzat jo zutenez, elkarlanean gida hau sortzea erabaki genuen azkenean. Horretarako, gainontzeko herrietako hainbat eredu aztertu ditugu eta guk geurea bertako egoerara egokitu dugu", adierazi du Ramon Telleria, Gueskeko lehendakariak.
Pasa den astelehenean amaitu zuten gidaren banaketa Goierriko udaletxeetan zehar eta etorkinekin lana egiten duten lekuetan ere ale bat utzi dute, haiek ere datozenei sortutakoaren berri eman diezaieten. Banaketa hau, herrien biztanle kopuruaren arabera burutu dute. Talde batean Ordizia, Beasain eta Lazkao jarri dituzte eta bertara bideratuko dira alerik gehienak. Ondoren 1.000 biztanle baino gehiago dituztenak daude eta azkenik, Goierriko herri txikiek jaso dituzte liburuxka gutxien.
Gidak sei hizkuntza ezbedinetan daude, gazteleraz 1.000 ale kaleratu dira eta gainontzeko hizkuntzatan (gaztelera, frantsesa, ingelesa, errumaniera eta arabea) 500 atera dira bakoitzeko. Baina antolatzaileek adierazi moduan, eskariak gora egingo balu liburuxka gehiago sortuko dituzte.
"Honek gainera bi aldeetatik bultzatzen du integrazioa, izan ere, bertakoentzat esaldi konkretuak baitatoz hizkuntza ezberdinetan, komunikazioa bultzatzeko. Dena den, gure helburua batez ere etorkinei zuzendutako gida bat sortzea izan da eta hauek dute lehentasuna hau eskuratzeko Orduan", azaldu du Laida Plazaolak.
Aurrera begira kartelak ere egin nahi dituztela iragarri dute gidaren sortzaileak, lokutorioetan jartzeko esaterako, etorkinek liburuaren berri modu errazago batean izan eta hau lortzeko udaletxera jo behar dutela jakin dazaten.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |