
Iturzaeta eta Aiestaran.Foto: g.e.
tolosa. Ba al da Tolosako Iñauteriak baino plaza hobeagorik Kilometroak 08 promozionatzeko eta dirua biltzeko? Beharbada horixe pentsatuko zuten Irurako ikastolako kideek eta hiru ekimen martxan jarriko dituzte festak irauten duen egunetan. Tolosako Udalaren eta merkatarien laguntza jaso dute ekintzak abian jartzeko: 2.500 sari banatuko dituen tonbola, Kilometroen taberna eta autoaren zozketa.
"Aurten nahiko goiz tokatu dira Iñauteriak eta berandu ibili gara ekintzak antolatzen; ez genekien bat, bi ala hiru martxan jarriko genituen. Azkenean buruan genituen hiruak abian jartzea lortu dugu. Irura alde horretan ero puntu bat ba omen dugu eta...", azaldu zuen Josune Aiestaranek, Irurako ikastolako zuzendariak, atzoko aurkezpenean.
Lehen ekintza tonbola izango da. Igandean jarriko dute Foruen etorbidean, goizez zein arratsaldez, eta 2.500 sari banatuko dituzte. "Hiru txarteletik bat saritua izango da eta denetariko opariak emango ditugu: Teneriferako bi lagunentzat bidaia, urdaiazpikoa, afariak, bizikleta edota landetxe batean asteburu bat. Bestalde, Iñauterietarako aproposak diren beste hainbat opari ere banatuko dira", zehaztu zuten arduradunek. Tolosako merkatariek ekimenean lagundu dute eta materiala eskaini diote tonbolari.
Bestalde, Kilometroen taberna ere zabaldu dute Tolosako Alde Zaharrean. Lehen Guria taberna zegoen lokala hartu dute, Arostegieta kalean, eta Iñauterietan zehar egunero egongo da zabalik. "Goizez pintxo hotzak eskainiko ditugu eta gauez parrandarako giroa sortuko da, alaia eta euskalduna", azaldu zuten arduradunek.
Azkenik, auto baten zozketa ere egingo da. Soldadu kalean egongo da Ford Focus markako autoa, jendeak ikus dezan eta txartelak eros ditzan zozketarako. "Normalean Kilometroak-ek beranduago zozketatzen du autoa, baina guk Iñauterietan egin nahi genuen eta lan dezente egin behar izan dugu horretarako", esan zuen ikastolako zuzendariak. Andoni Iturzaeta Tolosako zinegotzia pozik agertu egitasmoaren aurrean. "Beti esan dugu gure Iñauterietan denentzako lekua dagoela eta euskararen eta Irurako ikastolaren aldekoa izanik, berehala babestu genuen ekimena", azaldu zuen zinegotziak.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |