|

getaria. Getariako Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatuta, zineforum saioa izango da bihar, 21.30ean Alondegian. Biharko emanaldian Galindez misterioa pelikula ikusteko aukera izango dute bizilagunek. Manuel Vázquez Montalbánek idatzitako liburuan oinarritutako filma da eta Gerardo Herrrerok zuzendutakoa.
Bihar gaueko obrak Estatu Batuetako herritar baten, Muriel Colberen bizitza kontatuko du. Colber Espainiara iritsiko da 80. hamarkadaren bukaeran tesi doktorala egiteko asmoz. Bere tesiaren protagonista Jesús de Galindez izango da, Gerra Zibilean Estatu Batuetara erbesteratua izan zen euskalduna eta New Yorken 1956an desagertu zena. Cober azterketa sakona egiten hasiko da eta de Galindezen heriotzaren arduradunak izango ditu atzetik. Pelikulak 120 minutuko iraupena izango du. >a.l.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |