Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Azpeitiak Inauterietako Erreminta jaialdia antolatu du lehenbizikoz

Herriko Afizionatu mailako pilotariei aukera bat eskaini nahi die Udaleko Kirol sailak

Oihana Unanue pilotari azpeitiarra.argazkia: k.f.

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Azpeitia. Azpeitiko Udaleko Kirol sailak Inauterietako lehenbiziko Erreminta txapelketa antolatu du larunbaterako. Partida guztiak Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan jokatuko dira, 17.00etatik 20.00etara, eta pala goma, erremontea, pala luzea eta zesta punta modalitateak ikusteko aukera izango da bertan.

"Azpeitiko elkarte eta talde desberdinetan jokatzen eta ibiltzen diren afizionatu mailako pilotariekin zerbait antolatu nahi genuen, aukera bat eskaini nahi genien eta jaialdi hau sortu dugu", adierazi zuen Azpeitiko Udaleko Kirol saileko batzordeburu den Manuel Unanuek.

Lehenbiziko partidan, Garikoitz eta Ziarzolo azpeitiarrak Aiako Aizpuru eta Eizmendiren aurka lehiatuko dira pala goman. Jarraian, erremontea hasiko da, eta Oiarzabal eta Azurmendi, Hernaniko Urrutia eta Barrenetxea bikotearen aurka arituko dira.

Pala luzean, berriz, Etxeberria eta Bikutze, Berasategi eta Otero ordiziarrekin lehiatuko dira. Zesta puntan, Gorostola anaiek Zumarragako Blazquez eta Erkiaga izango dituzte arerio bezala. Azkenik, pala goman jokatuko dute emakumeek. Bertan, Nagore eta Mirenek (Anoeta-Azpeitia) osatutako bikotea Nati eta Oihanaren (Anoeta-Azpeitia) kontra arituko dira.

Jaialdirako sarrerak egunean bertan jarriko dituzte salgai pilotalekuko leihatilan; 18 urtetik gorakoek 5 euro ordaindu beharko dituzte, 18 urtetik beherakoek 3 eta haurrentzako doan izango da. >k.f.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
REAL SOCIEDAD
Polémica con Jesuli
Badiola prueba el consentimiento de Jesuli a la grabación con otro registro
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |