|

Lezo. Trapujalek, Lezoko Inauterietako protagonistak, aurten hogei urte beteko ditu. Ekaitz aisialdi taldeko hainbat kidek sortutako pertsonaiak Lezoko kaleak girotuko ditu bihartik, Ostegunzuritik, aurrera.
Urteurren hau ospatzeko, Elkarteen Koordinakundeak, Trapujale taldeak eta Udalak elkarlanean atondu dute egitarau mardula. Egongo diren ekitaldien artean aipagarrienetarikoak Joseba Aurkenerenari, Lezoko Inauterietako sortzaileetako bati, bihar 20.00etan egingo zaion omenaldia; Igandubelen Orratxek aurkeztuko duen Trapujale antzerki obra eta Astelehenarren abestuko diren Santa Agedako kopla bereziak, Trapujaleri buruzko letrarekin, daude. Gainera Trapujaleren jaitsieran eta epaiketako jantziak berritu dituzte.
Bestalde, Ostiralorin, egin oi zen barrikotea, aurten berreskuratu dute.
Bihartik hasita eta Asteartebeltza arte egongo diren ekintza guztien berri izateko, Udalak aurten kartelak jarri ditu leku publikoetan eta kaleetan zehar. Bihar Trapujale udalerrira iritsiko da eta pregoia eskainiko du eta asteartean pertsonaia epaituko dute eta burua moztu eta erreko dute. >a.m.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |