|

Irudian Alazne Furundarena Ordiziako Txindoki-Jaso atletismo taldeko kidea.argazkia: a.a.
ordizia. Alazne Furundarena abiadura probak egiten dituen taldeko atleta gazteenetakoa den arren, azken urteetan denboraldi bikaina egiten ari da. Ordiziar gazteak hiru urte inguru daramatza serioski konpetitzen eta honezkero lortu ditu hainbat sari.
Nola hasi zinen atletismo munduan?
Gehienok bezala, eskola kirolaren programaren baitan hasi nintzen kirol jarduerarekin. Orduan, atletismoaz gain, futbolean eta saskibaloian ere aritzen nintzen, baina denborarekin ikusi nuen korrika moldatzen nintzela. Urteak joan hala kategoriaz aldatzen joan nin-tzen eta Ordizian nengoenez segituan sartu nintzen egun nagoen Txindoki-Jaso taldean. Baina esan daiteke azken hiru urteetan soilik aritu naizela serioski lehiatzen.
Hil honetan bi aldiz hautsi duzu Gipuzkoako 200 metroetako marka, azkenekoz larunbatean, espero zenuen zerbait izan al zen?
Azkenaldian nahiko gustura nabil, urtarrila hasieran lehenengoz hautsi nuen 100 metroko Gipuzkoako errekorra 25.07ko markarekin. Nahiko poza izan zen niretzat, bigarrenak lasterketa ona egin zuela ikusi nuen eta orduan niri ere nahiko ondo aterako zitzaidala pentsatu nuen. Hala ere, larunbatean bigarrenez marka hau 25.00an uztea jada ez nuen espero, ondo aurkitzen nintzen baina sorpresa ona izan da.
Nork zeukan Gipuzkoako 200 metrotako errekorra orain arte eta noiz lortu zuen?
Orain txirrindularia den, Leire Olaberriak zeukan marka hori 15.19an. Ez nago ziur baina 1994an lortu zuelakoan nago.
Zenbat entrenatu behar zara hastean zehar?
Konpetizio garaian banabil, normalean, astean hiru aldiz entrenatzen naiz eta nahiko lasaiak izaten dira. Baina, orain bezala lehiatzen banabil, astean lau edo bost aldiz entrenatu behar izaten naiz eta horrelakoetan serie eta pesak lantzen ditut ordu eta erdi edo bi ordu inguruz. Azken hauetan bakarrik lan egin ohi dut eta gogorragoak egiten zaizkit entrenamendu saioak. Askotan ez dut izaten denbora askorik lagunekin egoteko edo ateratzeko, baina oso gustuko dudan zerbait da eta sakrifizio batzuk egin behar ditudan arren merezi duela uste dut.
Espainiako txapelketarako sailkatu zara, zein da bertan duzun helburua?
Nire helburua txapelketa horretan marka hau hobetzen jarraitzea da oraingoz. Eta posible izango balitz, Espainiakoetan podiumean sar-tzea gustatuko litzaidake. Ez dakit irabazterik izango ote dudan baina behintzat lehenengo hiru postuetan gelditu nahiko nuke. Pasa den urtean aire libreko konpetizioan irabaztea lortu nuen baina barruko pista deitzen zaien horietan ezin izan nuen askorik egin pasa den urtean izan nuen lesioagatik. Denbora dezentean ibili nintzen korrikan hasi eta lesionatzen eta bolada txar bat izan nuen arren, orain erabat errekuperatua nago eta egiten ari naizen denboraldiari eutsi nahiko nioke.
Oraingoz beste Txindoki-Jaso taldeko kiderik sailkatu al da Espainiako txapelketarako?
Egia esan ez dakit beste inor joango ote den, Eñaut Insaustik ez daki markarik ba ote daukan. Hala ere, abiadurako lasterketak egiten ditugun gutxi gaude taldean eta horietatik gazteena ni naiz. Bestalde, fondoko probak egiten dituzten asko ditugu taldean eta han bada gazteagorik.
Zein da zure hurrengo txapelketa eta non jokatuko da?
Asteburu honetan Donostian egingo dut korri, Gipuzkoakoetarako konpetizioa izango da. Bertan, saiatuko naiz berriro lortutako marka hausten, baina ez dakit posible izango ote den ezer lortzea. Azkenekoz Valentzian lortu nuen hau, baina hango pista oso ona da, Donostiakoan, aldiz, ikusiko da zer gertatzen den.
Atletismoa bakarkako edo taldekako kirola dela uste duzu?
Berez, bakarka konpetitzen duzu, taldea osatzea oso zaila delako. Gure kasuan fondo egiten dutenen kopurua dezente handiagoa da Txindoki-Jason, abiadura egiten dugunona baino. Nire kasuan, bakarrik, korri egiten duzunean zaude soilik, bestela lagun asko egiten baitituzu pistatik kanpo.
Nola ikusten duzu atletismoaren egoera Goierrin?
Nik uste badugula harrobi on bat bertan, baina askotan nahiago izaten dute gazteenek futbolean edo saskibaloian aritu. Dena den, geroz eta jende gehiago ibiltzen da korrika eta hori atzematen da batez ere Behobiako lasterketa garaia gerturatzen denean. Norbaitek korri egin nahi badu, probatu besterik ez du egin behar.
Etorkizunari begira zein da zure erronkarik nagusiena?
Egunen batean Olinpiadetara iritsi nahiko nuke. Aurten, ekaina aldean, Mundialak izango dira Polonian. Bertan parte hartzeko 12.4ko minima eskatu didate 100 metroetako proban. Pasa den urtean 12.5eko marka lortu nuen, beraz, esperantza badut sailka-tzeko. Hala ere, oraindik goiz da horretan pentsatzen hasteko, ez baikara hasi horretan eta barruko pistako txapelketa amaitu gabe dagoelako. Ikusiko da zer gertatzen den.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |