Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Kantuarekin tradizioari eutsiz

Larunbata eta asteartea bitartean, eskualdeko herri guztietan izango da Santa Agedako koplak entzuteko aukera. Talde guztiak nahi duten herritarren partaidetzari irekita daude, beti bezala

Elgoibarko Etxegiña taldeko lagunak Errosario kalean abesten dute, joan den urteko santa eskean.

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

E SKUALDEKO herri guztiek Santa Ageda egunaren inguruan sortutako tradizioarekin bat egingo dute datozen egunotan. Izan ere, santa eskeko koroak antolatu dituzte Debabarrenean zehar, beti ere, ohitura zaharrei eusteko.

Soraluze, Deba, Mutriku eta Mendaroko koroak larunbatean aterako dira koplak kantari eta Eibarren prestatutakoa datorren asteartean, Santa Ageda eguneko bezperan, hain zuzen ere.

Elgoibarren, berriz, Santa Agedako koroak bi egunetan irtengo dira. Leku guztietako taldeetan, abestu nahi duten herritar guztientzako lekua izango da. Parte hartzeko gonbidapena eginda dago.

Elgoibar

Bi aukera abesteko

Elgoibartarrek bi aukera ezberdin izango dituzte Santa Agedako koroetan abesteko. Alde batetik, Etxegiña taldea 83. aldiz aterako da larunbatean eskean eta, 1970etik aurrera egiten duen bezala, jasotako dirua Caritasentzat izango da.

Etxegiña taldeko lagunak 9.00etan elkartuko dira parrokiaren atzealdean kokatuta dagoen Bolatokiko parkean, Etxegiña bertsolari elgoibartarraren omenez eraikitako eskulturaren ondoan.

Hortik aurrera, bildutakoak bi taldetan banatuko dira herriko kaleetan zehar koplak kantatzeko (talde honek bere bigarren entsegu irekia egingo du bihar, 21.00etan, kultur etxeko sotoan).

Bestalde, Elgoibarko Izarra elkarteko koroa 15. aldiz irtengo da datorren asteartean eskean. Taldea 14.30ean bilduko da Foruen plazan eta 21.00ak arte jardungo du baserriz baserri eskean. Bertan lortutako dirua kultur elkarteko aurrekontuak "koadratzeko" bideratuko dute.

Deba

Koadrila baten ekimena

Debako santa eskeko taldea 1978. urtearen inguruan atera zen estreinakoz kopla kantari herriko koadrila baten ekimenari esker. Ohitura dutenez, talde horretako lagunak larunbatean irtengo dira berriz ere baserriz baserri abestera. Parte-hartzaileak 8.30 inguruan elkartuko dira Zalburdi kafetegiaren aurrean.

Patxi Zubiaurre taldeko kideak azaldutakoari eutsiz, "Arroako mugaren inguruan dauden baserrietan hasiko da jarduna". Hortik aurrera, Debako santa eskeko koroa Elorriaga, Itziar, Itxaspe eta Arriola bailarako baserrietara hurbilduko da.

Mutriku

Aukerarik zabalena

Santa Agedako hiru koro ezberdin aterako dira larunbatean Mutrikun. Horietako bi herriko bertso eskolak antolatu ditu, eta bestea Mijoa auzoko gazteek.

Bertso eskolako taldeetako partaideak 10.00etan elkartuko dira Luardo etxean eta euren jarduna 23.00ak arte luzatuko da.

Aitzol Astigarraga Mutrikuko bertso eskolako hezitzaileak esandakoari kasu eginez, "talde bat herriko kaleetan zehar abesten arituko da eta, bestea, baserriz baserri".

Hala ere, Mijoako gazteek sortutako hirugarren talde bat ere arituko da santa eskean larunbatean, "goizean Mijoan eta beste auzoetan eta arratsaldean Mutrikuko erdigunean".

Aitzol Astigarraga pozik dago aurtengo santa eskean aurreikusitako partaidetzarekin. Bere hitzetan, "ikastolako guraso elkartea animatu da koroetan parte hartzera eta azken urteotan baino jende gehiago izatea espero dugu". Hala ere, "herritar guztiak" animatzen ditu abestera joateko.

Eibar

Sostoa abesbatzaren eskutik

Sostoa abesbatzako kideak datorren asteartean aterako dira kantuan Eibarren. Abeslariak 18.30ean elkartuko dira kultur elkartean, "ahotsa berotzen joateko". Ordu erdi beranduago Sostoako lagunak erdiguneko kaleetan murgilduko dira kantuan eta eskean aritzeko. Jasotako dirua Gautena elkartearentzat izango da.

Eibarko koroak El Corte Ingles aurrean egingo du bere lehen geldialdia. Hortik aurrera, Untzagan, Calbeton kalean, San Andres parrokiaren plazan, Julian Etxeberria eta Estaziño kaleetan, Orbeako dorreetan eta Carmeneko plazan abestuko du.

Soraluze

Ekitaldi berezia amaitzeko

Soraluzeko santa eskeko taldeak 8.30 inguruan hasiko du bere larunbateko jarduna. Partaideak Iratxo gozotegiaren kanpoaldean elkartuko dira eta bi taldetan banatu ondoren, "Ezozi, San Andres eta Txurruka nekazal auzoetako 25 bat baserritara" hurbilduko dira. Koplariekin batera, lau bertsolari eta bi trikitilari arituko dira Soraluzeko Santa eskean.

Bestalde, Santa Ageda egunari lotutako beste ekitaldi bat izango da larunbatean Soraluzen. Izan ere, herritarrek Santa Ageda eskea eta Txaltxaleroak ikuskizunarekin gozatu ahal izango dute, 19.00etatik aurrera, erdigunean.

Mendaro

Trinitateko ermitaren alde

Mendaroko elizako abesbatzak antolatutako Santa Agedako koroa 8.30ean aterako da larunbatean udaletxeko enparantzatik. Trikitilari eta koplariak herriko kale eta baserrietara hurbilduko dira, hiru taldetan banatuta. Abesten eta eskean lortutako dirua Ameikutz musika eskolari laguntzeko eta Trinitateko ermita berritzeko bideratuko dute.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
REAL SOCIEDAD
Polémica con Jesuli
Badiola prueba el consentimiento de Jesuli a la grabación con otro registro
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LAS FRASES
Mijoa auzoko gazteek osatutako hirugarren talde bat aterako da larunbatean kantuan eta eskean Mutrikun
Eibarko eskearen dirua Gautenarentzat izango da eta Elgoibarko Etxegiña taldearena Cáritasentzat
Otras noticias
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |