Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Aitziber Salinas: "Urnietako hezkuntzaren historia Gipuzkoak bizi izan zuen egoeraren erakusgarri da"

Eusko Ikaskuntzak eta Urnietako Udalak esleitutako bekari esker, Urnietako irakaskuntzaren historia biltzen duen liburua aurkeztuko dute gaur, 12.30ean, udaletxean. 18.00etan, Urnietako irakaskuntzaren inguruko tertulia irekia egingo dute Lekaio kultur etxean

Arkaitz Illarramendi enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Urnieta. Pedro Viteriren heriotzaren urteurrena eta Azkorte-Viteri eskolak ehun urte betetzen dituela aitzaki hartuta, Urnietako irakaskuntzaren historia laburra (Pedro Biteri Aranaren mendeurrenean) liburua idatzi dute Aitziber Salinas eta Juan Aguirrek elkarlanean.

Zer bildu duzue liburuan?

Urnietako irakaskuntzaren historiaren laburpena da Eusko Ikaskun-tzak emandako bekaren bidez egin duguna. Gure informazio iturri nagusiak, artxiboak zein urnietarrak izan dira, alegia, Viteri-Azkorte eskolan zein Goiburukoan ibilitakoenak, Urnietako mende hasierako bizimoduaren isla eta Urnieta nahiz Gipuzkoako irakaskuntzaren pin-tzelada bat da. Espero baino eskola gehiago aurkitu ditugu gainera, Paguako eskola zein Probidentziako Ahizpena esaterako. Kontutan hartu behar baita Urnietak lur eremu zabala hartzen duela.

Lan nekeza izan al da?

Oso lan polita izan da. Batez ere urnietarrei elkarrizketak egitea oso aberasgarria izan da niretzat, eta bildutakoa Urnietako historia lokalarentzat ere ekarpen izugarria dela uste dut. Oraindik asko dute konta-tzeko urnietarrek, herrian horrelako lan gehiago egitea espero dut. Elkarrizketatuak zoragarri portatu dira gurekin eta beren esperientziak kontatzeko prest agertu dira.

Zein irakurle motarentzako liburua dela uste duzu?

Irakaskuntza alorrean interesa duenak gustura irakurriko du. Gipuzkoako irakaskuntzaren erakusgarri dela dio hitzaurrea egin duen EHUko Hezkuntzaren Teoria eta Historia saileko Paulí Dávila adituak. Izan ere, eskola mota asko izan da Urnietan: eskola publikoak, munizipalak, seminarioak, partikularrak, nazionalak, landa eskolak,...

Zergatik da hain garrantzitsua Pedro Viteri?

Diru asko zuen pertsona izanik, bere onerako aprobetxatu beharrean, irakaskuntzan inbertitzea erabaki zuen eta hori eskertzekoa da. Bere anaia eta biok, seme-alabarik ez zutenez, zeukaten dirua gizartearen beharretara bideratzea erabaki zuten. Anaia hil ondoren Pedrok hamar eskola sortzeko dirua eman zuen Gipuzkoan.

Bitxikeriaren bat edo beste ere aurkituko zenuten, ala?

Asko, lekukotzen bidez kontatutakoak, bitxiak izateaz gain interesgarriak dira. Urnieta, XX. mende hasieran, baserri giroko herria zen. Ikasleak joaten ziren eta abarkekin abia-tzen ziren baserritik. Eskolan sar-tzerako, ordea, bertan txoko batean zituzten zapata garbiak janzten zituzten. Eskola amaitutakoan, berriro abarkak jantzi eta baserrira. Bi oinetako besterik ez zituzten eta orain ditugun gauzak baloratzen ikasteko balio beharko liguke. Gauza bera gertatzen zen eskola materialarekin, liburuekin, etab. Gauzak nola ziren ohartzeko, berogailua pizteko egur bila ikasleak joaten ziren.

Urnietarra izanik, berezia izan al da liburu hau egitea?

Noski, oso desberdina da gertu duzun gai bat edo urrutiago duzuna lantzea. Niri gai etnografiko zein historikoak asko gustatzen zaizkit, oso interesgarriak iruditzen zaizkit, garai bateko ohitura eta bizimoldeak azaltzen baitu oraina neurri batean. Eta hori zure herrian egiteak are interesgarriagoa bihurtzen du lana. Gainera, poztasuna eragiten du ikertutakoa dokumentatuta geratu dela jakiteak.

Nola ikusten duzu irakaskuntza publikoaren etorkizuna Urnietan?

Ona izatea espero dut. Azkortetik sortutako egungo Egape Ikastola publikoak kalitatezko hezkuntza euskaraz eskaintzen du. Ez da ahaztu behar orain dena aurreko urte guztietan egindako lan eskergari zor zaiola. Etorkizunari begira, baditu erronkak, eraikina aldatzea, esaterako, baina aurrera bikain egitea espero dut.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
DEPORTES
NECATI
Es el segundo ariete extranjero al que más le está costando marcar un tanto
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |