
Donostia. Zarautzeko EAE-ANV taldeak Wolf Prix arkitektuak diseinatu duen Polikulturala edo Arte Eszenikoen Zentroaren diseinua aukeratzerakoan Udalak jarraitu duen prozesua kritikatu du. Taldeak gobernuari leporatu dio "kultura arloko zein beharri erantzungo dion" oraindik ez jakitea, eta herritarrei laguntza "egoki iruditzen zaienean soilik" eskatzea, alegia, kultur gunea edukiz behar dutenean.
Talde abertzalearen ustez prozesuak alderantzizkoa izan beharko luke, lehenengo "espazioak zein behar bete behar dituen" zehaztu eta, ondoren, "beharretara gehien gerturatzen den arkitektoa edo proiektua aukeratu". EAEren galdera ugari egin dizkio udal taldeari, beren ustez ez baitago argi aukeratu dutena proiektua ala arkitektoa izan ote den. Talde abertzalearen esanetan Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofiziala ez zen lehiaketara aurkeztu lehiaketako oinarriekin bat egiten ez zuelako.
EAEk heritarrei proiektua aukeratzeko aukera eman ez izana kritikatzeaz gain, orain honek izango duen itxuraren berri eman ez izana ere leporatu die.>n.g.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |