|

Iazko kaldereroetako desfilean irtendako haur batzuk abesten.argazkia: k.f.
Azpeitia. Gaur iritsiko dira Azpeitira Inauteriak iragartzen dituzten Kaldereroak eta lehenbiziko aldiz, ordutegia aurreratu eta arratsaldez aterako da kalejira plaza Txikitik hasita. Orduaz gain, antolatzaileak ere desberdinak izan dira aurten. Ardozaleak elkarte gastronomikoak utzi egin dio hamabost urtetan festa eguna antolatzeaz arduratu eta gero eta Udalak hartu du bere gain orain antolaketa guztia.
"Lan ikaragarria egin ondoren, Ardozaleak utzi egin du, pena handiz. Horregatik, musika eskola, musika banda eta ludotekekin bildu gara eta gehien bat haurrak izango direnez partaideak, kalejira arratsaldera igarotzea erabaki dugu. Hala ere, aurten ikusi egingo dugu nola joaten den eta ikusiko dugu nola egiten dugun aurreran-tzean", adierazi zuen Festa batzordeburu den Mikel Ibartzabalek.
Kaldereroetan heldu gehiago irteteko helburuarekin, Udalak beste elkarte guztiekin hitz egingo duela aurreratu zuen; "Ia beste elkarte bat prestatzen den egun hau antolatzera. Izan ere, San Sebastian jaiak direla eta denborarik ez dugu izan eta omenaldirik ere ez da izango aurten. Gainera, herrian elkarte asko daude eta herriari zerbait eskaintzen zihoen bakarra Ardozaleak zen orain arte", gaineratu zuen Ibartzabalek.
Lanak Alde Zaharrean Kaldereroen festa 17.00etan hasiko da Zapo Txoko gaztelekuan. Bertan haurrek jaialdia egingo dute eta Sun magoaren emanaldiaz gozatu ahal izango dute. 19.30ean Kaldereroen konpartsa Plaza Txikitik abiatuko da, musika eskola, musika banda eta Kaldereroez osaturik eta Alde Zaharreko kaleak igaro ondoren, plazan bilduko dira abestiak kantatzeko. "Eliz kale eta Santiago kaleko hiritartze lanak direla eta, ibilbideak azken orduko aldaketa izango du. Horrela, desfilea ez da bi kale hauetatik pasako", iragarri zuten udal arduradunek.
Kaldereroen konpartsa amaitu ondoren, Uek eta Surfing Kaos taldeek kontzertua eskainiko dute 22.30ean Enparantza Nagusian.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |