Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Amaia Agirre bertsolariarekin hasiko dira On Bosco festako ekintzak

Azkoitiko Floreaga ikastetxeaksantuaren heriotzaren eguna ospatuko du astean zehar

Marsel magoa emanaldi bat eskaintzen.argazkia: k.f.

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Azkoitia. Floreaga salestar ikastetxeak On Bosco santuaren herio-tzaren urteurrena, urtarrilak 31, ospatuko du hurrengo aste guztian zehar. Astelehenean hasi eta osteguna bitartean ekitaldi ugariz gozatzeko aukera izango dute Azkoitiko eskolako ikasleek.

Lehenbiziko ekintza astelehen arratsaldean egingo da. Bertan, Amaia Agirre bertsolaria izango dela aurreratu zuten antolatzaileek bertsolaritza barrutik nolakoa den azaltzeko. Asteartean, berriz, "Abel Barriola, pilotan eta gizatasunean txapeldun, etorriko da Floreagara, hain azkoitiar dugun kirol honen barne-muinak agertzera", esan zuten On Bosco salestarraren ohorezko jaia antolatu duten arduradunek.

Marsel magoak ikuskizuna eskainiko du asteazkenean Azkoitiko ikastetxeko On Bosco aretoan eta antolatzaileen esanetan, "ilusioz eta magiaz betetako mundu berri bat" ikus ahalko dute ikasle txikienek. Azkenik, ostegunean elizkizunak, txapelketak eta pelikulak izango dituzte ekitaldi bezala Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkun-tzako ikasleentzat.

Salestar Familia Urtarrilaren 31an Salestar Familiaren bilera izango da Floreagan. Lehenbizi On Boscori buruzko hitzaldia eskainiko dute 19.00etan. Jarraian, meza ospatuko da eta amaitzeko, lunch bat egongo da hurbiltzen direnentzat. Aurten arrosariorik ez dela egongo gogorazi zuten antolatzaileek. >k.f.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
REAL SOCIEDAD
Polémica con Jesuli
Badiola prueba el consentimiento de Jesuli a la grabación con otro registro
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |