|

Txosnaguneko kideak Euskal Herri plaza sarreran.argazkia: m.s.s.
tolosa. Tolosako txosna guneko kideek agerraldia egin zuten Euskal Herri plazako sarreran eta leku hori txosnentzat leku finkoa izan dadila aldarrikatu zuten Txosnak festaren parte eta ez aparte lelopean. Aurten, Iñauterietan Euskal Herria plazan kokatuko dira, baina Udalaren errotazioa sistema dela eta, hala egokitzen zaielako.
"Behingoz, herri guztietan bezala, Tolosako txosnek gune finko bat izatea aldarrikatzen dugu. Gune erreferentea izan dadin herritarrentzat, eta gu, toki horretara egokitu gaitezen eta urtetik urtera gune egokiago bat sor dezagun. Horretarako, Euskal Herri plaza dela egokiena uste dugu; festa giroan kokaturik dagoelako eta Iñauterietan ez zaiolako beste erabilerarik ematen, hutsa geratzen delako alegia", agertu zuten kideek.
Udalak bere asmoak inposatu dituela salatu dute. "Udalak ez du arazoarekiko irtenbiderik berma-tzen eta, beraz, bere irizpideak inposatzen amaitu nahi du. Oztopoak jarri (ordutegi aldetik, limitadorea ezarri...) eta bermerik ez digu ematen", gehitu dute.
Hala ere, "ilusioz eta bizilagunekiko errespetuz" jarraituko dutela esan zuten. Horretarako, Ostegun Gizenetik Asteartitara bitartean festa egitaraua antolatu dute txosna gunean. Txupinazoa, pregoiaren irakurketa, txistorrada, Djak, kontzertuak, haurrentzako jokoak eta txokolatada, aurpegi pintaketa eta marrazki erakustaldia egingo dute Iñauteriek irauten duten egunetan. >m.s.s.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |