|

Oiartzun. Udal Kultura batzordeak Oiartzungo musikari, abeslari, soinu-jotzaile, bertsolari eta oro har musika eta dantza alorreko solista eta talde gazteekin emanaldi ziklo bat antolatu du. Hilero ekitaldi bat eskainiko dute, era horretan talde eta abeslari hauei publiko zabalago batengana iristeko aukera emanez eta, bide batez, herriko bizimodua pixka bat dinamizatzeko asmoz.
Ekimen hau bihar inauguratuko da herri musika eskolako ikasleekin Doneztebe plazan. 12.00etan hasiko da emanaldia eta Hernaniko albokarien, Juan Mari Beltranen (dultzaina), Andoitz Antzizarren (trikitixa) eta Ander Barrenetxearen (perkusioa) laguntza izango dute. Kontzertuaren aurretik herri kirol erakustaldia izango da Girizia sokatira taldekoen eskutik. Eta musika jaialdiaren ondoren, kalejira izango da Oiartzungo kaleetan zehar herri poteoa alaitzeko.
Hurrengo hilabetean OMTEkoen (Oiartzungo Musika Taldeen Elkartea) txanda izango da. >a.m.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |