|

Iraitz Ugalde idazlea.argazkia: a.m.
Lezo. Ostegun arratsaldean, Lezoko Euskara eta Kultura aretoan Trapujale liburua aurkeztu zen. Bertan, herriko Inauterietako protagonistaren istorio berritu bat jasotzen da. Jon Legorburu zinegotziak adierazi zuenez, Trapujale taldea duela bi urte sortu zen herriko ohitura honen beherakada ekiditeko. "Proposatu zituzten ideien artean Trapujaleri buruzko ipuin bat idaztea izan zen", gogoratu zuen. Iraitz Ugalde gaztea izan da obra honen idazlea.
"Niri Jon Puy institutuko irakasleak esan zidan Trapujaleren istorio berrituta idazteko. Goxoagoa izan behar zuen. Ideia asko gustatu zitzaidan eta egin nuen", adierazi zuen Ugaldek. "Nik etxean jaso dudana, gurasoek kontatu zidaten historia, liburu honekin gainerako etxeetan ere jasotzea da niri gustatuko litzaidakeena", gaineratu zuen.
Istorioa irakurri ondoren, Udalak Juan Luis Landa ilustratzailearengana jo zuen eta haren marrazkiek itxura eman zioten liburuari.
Legorburuk jakitera eman zuenez, datorren astean jarriko da salgai hamar euroren truke, Donibane kaleko Euskara eta Kultura aretoan, herritar guztien eskura egon dadin. Inauterietako egunetan ere Gurutze Santuaren plazan erosi ahal izango da.
Bestalde, liburuaren aurkezpenaren ondoren, herriko Inauterietako programa zabaldu zuten. "Ekintza dexente daude haur eta helduen-tzat", esan zuen zinegotziak. Garrantzitsuenen artean Trapujale antzerki obraren aurkezpena eta Joseba Aurkenerenari, Lezoko Inauterietako sortzaileetako bati, omenaldia egongo dira. >a.m.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |