Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Marketing Plana jarriko du martxan aurten Goiturrek turismoari begira

egitasmoa, eskualdeko Lehiakortasun ari begira hartutako neurrien barnean dago

Guztira urtean zehar burutuko dituzten proiektuek 166.000 euroko kostua izango dutela aurreikusi da

Baserriak Txindoki mendiaren azpian.argazkia: n.g.

ane albisu enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

ordizia. Aurten Marketing Plana gauzatuko du Goierriko Dinamizazio eta Promozio Turistikorako Elkarteak (Goitur) pasa den astean aurkeztu zuten 2010. urte bitartean izango den eskualdeko Lehiakortasun Turistikorako Planaren barnean.

"Jaurlaritza eta Diputazioa ari dira euren marketing planak buru-tzen. Lehenak, Espainian eta Europan Euskadi nola saldu jakiteko eta bigarrenak, aldiz, estatuan eta Autonomi Erkidegoan turismoa nola erakarri bideratzeko. Guk ere Goierrin gurea egingo dugu, gipuzkoarrak, bizkaitarrak eta, behar izango balitz, katalanak ere, bertara erakartzeko. Azken, batean, planak zein turismo mezu eta nora bidali behar den jakiteko balioko digu", azaldu zuen Nikolas Osinalde Goiturreko zuzendariak atzo D´elikatuzen emandako prentsaurrekoan.

Egitasmoa, udatik abendura bitartean burutzea espero dute elkartetik, baina aurrez, Ataungo museoko lanak amaitu nahi dituzte, besteak beste.

Bestalde, aurten ere gida turistiko berria sortuko dute, nobedade moduan turismo familiarrari begira gainera. Akordioei dagokienez, Goiturrek Eroski Bidaiak taldearekin adostu nahi ditu asteburuari begira izango diren promozioak. Eta Renferekin ere akordio batera iritsi nahi dute, kostaldeko herritarrei egun baterako txangoak egitera bultzatuz bertara.

Informazioaren kasuan, bi atal landuko dira. Kanpotik iristen diren kontsulei erantzuna eman eta aldi berean, Euskal Herriko turismo bulego guztietara Goierriko informazio bidaliko da. Eta bigarrenik, www.goierriturismo.com web orrialdean hileko agenda eguneratuko da.

"Gure bailara bakarra da Donostiko ente turistiko berriaren bazkide eta bi destinoen arteko erlazioak sendotu nahi ditu aurten, hiriko turismo bulegoan guk ere espazio bat izango dugularik" azaldu du Osinaldek.

Dinamizazioari dagokionez, turismo bulegoan irudi bateratuaren azterketa landuko dute eta, sentsibilizazio turistikoaren baitan, turismoa kalera gerturatzeko lehen ahaleginak egingo dira.

Denera aurten gauzatuko dituzten proiektu guztiek 166.000 euroko kostua izango dute eta horietatik 92.000 euro promozio eta publizitatera bideratuko dituzte, material berria sortzeko.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
REAL SOCIEDAD
Polémica con Jesuli
Badiola prueba el consentimiento de Jesuli a la grabación con otro registro
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LA FRASE
Turismo gida berria sortuko dute eta honek familiei zuzendutako atala izango du
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |