Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Lasarte-Oriako Udalak hitzarmenak sinatu ditu Ttakunekin eta bi institutuekin

Helburua herritarren artean euskararen erabilera sustatzea da eta diruz lagunduko ditu

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Lasarte-Oria. Ana Urchueguía alkateak, Euskarako Batzordeko lehendakaria den Ricardo Ortegak lagunduta, bi hitzarmen sinatu ditu aste honetan. Lehendabizikoa, Ttakun Kultur Elkarteko lehendakaria den Mari Jose Eizmendirekin eta 2008. urterako hitzartutako egitasmoetarako dirulaguntza jaso zen aipatutako hitzarmenean.

Hitzartutako programak hamairu izan ziren eta hiru multzotan daude banatuta. Multzo nagusiak haurren eta gazteen aisialdia euskalduntzera zuzendutako programak biltzen ditu (udako txokoak, gazteentzako kanpaldiak, Amaraun ludoteka, Kuadrillategi programa...). Bestetik, Txintxarri aldizkaria eta, azkenik, Solaskide-solasbide programa.

Hitzarmenak 141.784,35 euroko diru-laguntza jasotzen du eta abuztuaren 31 bitarteko iraupena du. Ttakun Kultur Elkartea arduratuko da programa horien guztien antolaketaz, informazioa ezagutarazteaz, behar diren langile guztiak kudea-tzeaz, ebaluatzeaz eta diru-kontuak kudeatzeaz.

Hitzarmenean jasotako hainbat programak matrikulak dituzte eta horien kasuan, matrikularen prezioa zehaztuta geratu da. Horretaz gain, Udalaren zerbitzuetako tasak ordaintzeaz salbuetsita dauden familiak matrikula hauek ordaintzeaz ere salbuetsiak egongo dira.

Lasarte-Usurbil institutuko Esther Urrutia eta Landaberri institutuko Abene Arriola zuzendariek, berriz, bi institutuen artean argitaratzen duten Irakutrezin gazteen aldizkaria argitaratzeko hitzarmena sinatu zuten. Hitzarmen horrek 4.426,40 euroko diru-laguntza jasoko du eta ekaina bitarteko iraupena du. >A.I.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
DURANGO
La Feria del Libro y Disco se abre hoy
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |