Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Urumea ikastolako Inude eta Artzainen konpartsa Hernanin barrena ibiliko da igandean

180 pertsonatik gora hartuko dute parte eta ekitaldi nagusia Gudarien plazan izango da

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Hernani. Urtero bezala, Hernaniko Urumea ikastolak inauteriari hasiera emanez, Iñude eta Artzainetako konpartsa aterako du bihar Hernaniko kaleetan zehar.

Konpartsaren irteera goizeko 12.00etan izango da ikastolatik beratatik eta kaskoko zenbait kale igaro ondoren, Gudarien Enparantzan (eguraldi txarra egingo balu, Atsegindegin) antzeztuko dute ekitaldi nagusia. Bertan inudeak daramatzaten haurrei txertoak eman ondoren, udaletxeko agintariei aurkeztuko dizkiete, beren izenak erregistroan idatzirik gelditu daitezen. Azken arin-arina dantzatu ondoren, ikastolara itzuliko dira.

Konpartsa 183 pertsonaz osaturik dago eta 66 dantzari arituko dira. Hauen aurretik garai bateko zenbait pertsonai ikus ahal izango dira: globeroak, piruleteroak, barkileroak, umezainak, alkatea, udal-idazkaria, sendagileak, erizainak, zapata-garbitzaileak, argazkilariak...

Dantzari eta pertsonaiekin batera, musikariak ere arituko dira eta hauek jotako doinuak beste 45 inguru ikaslek beren danbor-hotsekin lagunduko dute.

Aurtengoa 15. aldia izango da Urumea ikastolak konpartsa antolatzen duela.Urteen poderioz, bere arrakasta herriko mugak gainditu ditu eta asko izaten dira inguruko udalerrietatik gerturatzen diren ikusleak. >A.I.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
DURANGO
La Feria del Libro y Disco se abre hoy
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |