Diario de Noticias de Gipuzkoa

Gipuzkoa      Euskadi      España/Mundo

Apo lasterkaria ez desagertzeko plan orokor bat eskatu dio Aranzadik Aldundiari

Txingudiko poblazioa ikertu eta genetikoki gainerakoengandik ezberdina dela ikusi dute

Azpiegitura berriek eta inguruko hirigintzak eragina izan dute animaliarengan eta bere biziraupena arriskuan jarri dute

Apo lasterkariaren azterketan parte hartu duten lagunak.argazkia: ainara garcía

arantzazu zabaleta enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

donostia . Txingudiko badian eta Bizkaiko Azkorri hondartzan dauden apo lasterkariak bakarrak dira Kantauriko kostalde osoan eta gainerako poblazioengandik desberdinak dira genetikoki. Eta bi guneetako apoak desagertzeko arriskuan daude. Horregatik, Aranzadiko eta Herpetologia Behatokiko biologoek poblazioak bi urtez aztertu dituzte eta orain haiek berreskuratzeko kudeaketa plan orokor bat garatu dezan eskatuko diote Gipuzkoako Foru Aldundiari.

Ion Garin eta Ainhoa Iraola ikertzaileek aztertu dute apoen garapena Txingudin eta Bizkaian eta baita haien kodigo genetikoa ere. Atzo aurkeztu zituzten lanaren ondorioak eta, Garinek adierazi zuenez, galtzeko arriskua garrantzitsua da, batez ere Bizkaiko kasuan.

Txingudiko poblazioari dagokionez, desagertzeko arriskua hala katalogatuta dago. Plaiaundi eta Jaizubia inguruan bizi da apo lasterkaria batik bat eta, gainera, azken hilabeteotan Zubietako kanpetan ere zabaldu dela konturatu dira. Hala ere, oraindik jar-tzen dituzten arrautza askok ezin dute metamorfosia bukatu. Horiek babesteko ahalegin batzuk egin dituzte eta emaitzak ere eman dituzte. Horrela, momentuz nahiko apo daude haien biziraupena bermatzeko, baina horretarako haien habitateko baldintzek ere egokiak izan behar dute.

Ildo horretan, Garinek esan zuenez, Irun eta Hondarribiako hirigintza planek eragina izan dute Plaiaundi, Jaizubia eta Arbes inguruetan, eta azpiegitura berriak sortzeko asmoak ere badaude apoaren bizilekutik gertu. Horiek guztiek habitata aldatu eta zailago egiten dute arrau-tzentzat apo bihurtzea.

Bizkaiko kasua larriagoa da biologoen esanetan, biztanle kopurua askoz ere baxuagoa delako eta, beraz, biziraun dezaten horretarako baldintza egokiak sortu beharko lirateke Azkorri inguruan.

genetikoki desberdinak Ainhoa Iraolak azaldu zuenez, bi apo motak genetikoki desberdinak dira eta, beraz, ez da posible kanpotik apo gehiago eramatea ez Txingudira, ezta Bizkaira ere, haien populazioa haz dadin. Gainera, ikerketa genetikoari esker, apo mota horiek euskal kostaldean egoteak frogatzen du glaziazio garaiaren ondoren Penintsulatik Europarantz abiatu zela espeziea. Batzuk, Ingalaterrako hegoaldeko kostaldera heldu ziren eta, haiek ere desagertzeko arriskua zutela eta Erresuma Batuak inbertsio garrantzitsua egin du haiek babesteko, Mario García Paris CSICeko ikertzaileak azaldu zuenez.

Apoaren inguruko azterketa eta behaketa osatu dute jada eta, beraz, orain Gipuzkoako Foru Aldundiarengana joko dute Aranzadi eta Herpetologia behatokikoek haiek babesteko kudeaketa plan orokor bat abian jar dezan. Berehalako neurrien artean, Iraolak berak proposatu zuen Txingudiko kasuan gune desberdinetan bizi diren poblazioen arteko lotura bultzatu eta mugimendua erraztu behar dela, apo lasterkaria indar-tzeko.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
BAILAR EN CASA
Tres dantzaris analizan la formación en Euskadi
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LAS FRASES
Txingudiko kasuan, apoa bizi den guneen artean mugimendua errazteak animalien ugalketa indartuko luke
Euskal kostaldeko apoa Penintsulatik heldu zen, glaziazioen ondoren espeziea Europarantz abiatu zenean
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |