Diario de Noticias de Gipuzkoa

Cultura      Ocio      Cartelera      Comunicación      Televisión      Pdf

1978ko urtarrila, hilabete beroa

enpresariek langabeziak gora eta kontsumoak behera egingo zuela iragarri zuten

EZPALA enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Donostia. Nahasia izan zen 1978ko urtarrila. Halere bat baino gehiagok primeran hasi zuen urtea. Haurraren Loteriak 2.500 milioi pezeta (15 milioi euro) banatu zituen Bizkaian. Baina argitasunaren ostean, lainoak azaldu ziren. Lantegi handietan hauteskunde sindikalak gori-gori zeudenean, enpresariek langabeziak gora eta kontsumoak behera egingo zuela iragarri zuten.

Ardoaren garestitzeak zer hitz egina eman zuen hil osoan zehar. Bat baino gehiago haserretzeraino gainera. Ardo txuri botilaren prezio berria 0,20 eurotan (34,50 pezeta) ezarri zuten. Eta ardo beltzarena 0,22 eurotan (36,50 pezeta). Duela 30 urte, egunkari batek, adibidez, 15 pezeta balio zituen ( 0,09 euro). Hortik kontuak atera.

Autonomia denen ahotan zebilen arren, indarkeriak ez zuen hutsik egin urtarrilean Euskal Herrian zehar. Manuel Gutierrez Mellado jeneralak, bestalde, "erreforma militar garrantzitsuak" eman zituen aditzera.

Kirolari dagokionean, Mariano Haro korrikalari palentziarrak Juan Mugerza Nazioarteko Krosa Elgoibarko lokaztian irabazi aurretik, Realak urtea gaizki hasi zuen. Dani aurrelariaren gol bati esker, esku hutsik itzuli zen San Mamesen jokatutako ligako partidatik.

Kopan, aldiz, norabidea bideratu egin zuen. Ezin hobeto gainera. 21 urteren buruan, Lopez Ufarteren bi goli esker Real Madril mendean hartu zuen Atotxan eta Donostiako danborrada euripean egin zen.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
DURANGO
La Feria del Libro y Disco se abre hoy
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LA FRASE
Realak urtea gaizki hasi zuen: Daniren gol bati esker, esku hutsik itzuli zen San Mameseko partidatik
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |