Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Ordiziak familia bidezko euskararen transmisioa bultzatuko du aurten

ekintza, hizkuntza biziberritzekoplanaren barnean dago kokatua

Programaren helburu nagusiena, seme alabak dituzten herritar euskaldunak sentsibilizatzea litzateke

Irudian, herritar bat bere semeari 'Ku-ku!' liburu-gida irakurtzen Ordiziako haur liburutegian.argazkia: a.a.

ane albisu enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

ordizia. Aurten ere, Ordiziako Udaleko Euskara Zerbitzuak, Hizkuntza Biziberritzeko Planaren barnean, familia bidezko transmisioa bultzatuko du.

"Argi dago haurrek izaten duten lehenengo kontaktua euskararekin, mundu afektibotik transmititzen dela. Hori dela eta, gure programa honek, gurasoei lagundu ahal izango die lan honetan", azaldu zuen atzo herriko haur liburutegian izan zen prentsaurrekoan Belen Maiza, Ordiziako Udaleko Euskara, Kultura eta Hezkuntza zinegotziak.

Ekintzaren helburu nagusienak, beraz, euskara familia bidez transmititzeak duen garrantzia gizarteratzea, guraso euskaldunak sentsibilizatzea eta familia harreman sarean hizkuntzaren erabilera eragitea dira.

Horretarako, aurtengo programaren barnean, hainbat ekintza antolatu dituzte Udaletik. Esaterako, gurasoei, haurrak izan aurretik familia transmisioaren garrantziaz jabearazi nahian, erditze-ikastaroetan, honi buruzko modulua txertatu nahi da, Udalak eta osasun zentroak, Elhuyarrekin batera bultzatu duten egitasmoaren barnean.

Modulu hau emateko aukera izango ez balitz, Zorionak: ama izango zara liburu eta ikus-entzunezkoa banatuko da haurdun daudenen artean. Hauetan, adituen landutako bost gai nagusi lantzen dira: haurdunaldiko zainketa, erditze osteko zainketa, edoskitzea, masajea eta haurraren zainketa.

"Gurasoen beste arazoetako bat umeen loa da, eta honetan lagun-tzeko asmoz gurasoei hainbat aholku emango dizkiegu Lo egizu CD-ari esker. Hau haur jaioberriak dituzten gurasoei bidaliko diegu", azaldu du Belen Maizak.

Bestalde, maiatzetik ekainera bitartean, urtebetez azpiko haurrak dituztenentzat masaje tailerra antolatu da. "Honen bitartez, gurasoei eskaini nahi diegu zentzumen bidezko komunikazioa jorratzeko aukera euskaraz", azaldu du bertan irakasle izango den Jone Beitialarrangoitia Legazpiko fisioterapeutak.

Otsailean matrikulazio garaia izanik, Udalak Ku-Ku! Liburuxka bidaliko die etxera bi urteko haurrak dituzten gurasoei. Bertan, hitz egiten hasten diren umeei zuzendutako hainbat abesti, hitz eta aho-korapiloak eskaintzen dira besteak beste. Produktu hau Patxi Zubizarreta idazle ordiziarraren lagun-tzarekin atera da.

Hitzaldiak ere eskainiko dira urtean zehar, euskara ez dakiten gurasoei zuzenduta. Bestetik, jolas ikastaroak izango dira, ume zaintzaileen zerrenda bat ere jasoko dute gutun bidez 0-6 urte bitarteko haurren gurasoek eta, hauei zuzenduta, ludoteka zerbitzu bat eskainiko da. Amaitzeko, aipatu behar da euskarazko produktuen katalogoa gaztetxoak dauden etxeetara bidaliko direla.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
METEOROLOGÍA
Nieve en la costa
Los termómetros podrán bajar hasta los -6 grados durante estos días
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LA FRASE
Bi urteko haurrak dituztenentzat 'Ku-ku!' liburua argitaratu dute umeak hitz egiten hasten direnerako
Otras noticias
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en San Sebastian | Hoteles en Bilbao |