
aspaldi gertatu zela ematen duen arren San Sebastian eguna joan den igandean ospatu zen. Ez dira urte asko pasa nik neuk Donostiako Konstituzio enparantzan sainduari harrera egiten nionetik. Orain, berriz, etxeko txikia dela eta telebistaz ikusten ditut bai banderaren igoera zein jaitsiera.
Zaila da horrelako ekitaldien giroa telebista ikusleari helaraztea. Suzedaneoa da: Baina suzedaneoen gaua da urtarrilaren 19koa, galdetu bestela (an)gula saltzaileei.
Asteazkenean, berriz, Kalaka saioa ikusten aritu nintzen, gai nagusia prostituzioa. Baina arreta eman zidan gaia Jaurlaritzak sokamuturra eta abarrekoen inguruan ezarritako arautegia izan zen. Kalaka ikusten, ordea, asaldatu nintzen. Prostituzioaren ingurukoak ez ninduen sutu ezta animalien eskubideen auziak ere. Publizitateak aserretu ninduen.
Telebista publikoa finantzatzeko modua albo batera utzita, uler-tzen dut saioek publizitatea sar-tzeko duten beharra. Ezin dudana ulertu zera da: publizitateari paso eman eta itzuli bezain pronto saioari amaiera ematea. Gezurra esan diguten sentsazioak betetzen gaitu horren ondoren.
Berriro ere eredurik okerrenak kopiatzen ditugu. Erabakitze guneetan nik baino gehiago dakitenak egotea espero badut ere zalantza sortu zait teknika horiek ikuslea asaldatzea besterik ez baitute lortzen.
Aste honetan hainbat kultur eragile bildu da euskarazko kulturaren kontsumoa aztertzeko. Bilera horretan azaldu zen ideietako batek dioenez, euskal kulturaren kontsumitzailea militantziak mugitzen du.
ETB-1eko arduradunek militantzia hori darabilten susmoa dut. Jendeak euskarazkoa delako edozein gauza barkatuko dien segurantza. Arazoa dago, ordea, militantziak jendearen borondatean dauka muga eta Konstituzio enparantzara joatearekin bezala gerta daiteke. Jendea suzedaneoa aukeratzera iritsi daiteke, gehienok baitugu etxean DVD erreproduzitzaileak.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en San Sebastian |
Hoteles en Bilbao |