|

Urola ibaiko ertzak landarez josita Azpeititik zehar.argazkia: k.f.
Azpeitia. Natura, teknologia eta informatika gaiak uztartuz, Kutxak babestutako Berde-berdea programan hartu zuten parte iaz Azpeitiko Ikasberri ikastolako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. mailako ikasleek. Bertan, inguruari lotutako gai desberdinak landu zituzten; espezie inbaditzaileak eta GPS sistema, besteak beste.
"Landare inbaditzaileak aztertu ditugu, bereziki Poligono Japoniarra deiturikoa, gure inguruan eta Urola ibaiaren ertzean ugaritzen hasi dena azken urteetan. Landarea identifikatu, noraino hedatu den ikusi, informazioa lortu eta gutxi-tzen saiatu gara zenbait lekuetan, beti ere gure informazioaren arabera", azaldu zuen Olatz Aranguren irakasleak.
Azterketa lanaren aurrean ikasleek izandako jarrera oso ona izan zela nabarmendu zuen Arangurenek; "ekintzen arduradun ikasleak beraiek izatea nahi genuen, esperientziak izan eta egoera lekutik ikustea. Beraiek izan dira protagonista nagusiak eta oso gustura ibili ziren egitasmoa aurrera eramateko orduan, jarrera oso ona izanik", gaineratu zuen Ikasberriko irakasleak.
Ikasleek eginiko ingurugiro arloko lana ikastetxeko DBH-1etik gorako gazteei aurkeztu zieten abenduan, eta orain, guraso zein herritar orori agertuko zaie. Hitzaldia, bihar 20.00etan izango da Azpeitiko Sindikatu Zaharra eraikinean.
"Kontzientzia maila piztu nahi dugu, guk ezagututako arazoa herrikideei ere agertuz. Lana egiten ari ginela galdera asko egin zizkiguten eta duda asko erakutsi zituzten eta horren aurrean egiten ari direna azalduko dugu. Natura zaindu behar dugula ere esaten da baina, gero, egiten ditugun ekin-tzek egoera okertu bakarrik egiten dute. Oso eraginkorra izan daitekeela uste dut", adierazi zuen Arangurenek.
Etorkizunera begira, ikerketarekin aurrera jarraituko dutela ziurtatu zuen irakasle azpeitiarrak; "landarearen esparrua gehiago zabalduko dugu, inguruan ditugunak edota ugaritzen hasi direnak, behintzat".
Beste lanak Urola ibaiaren inguruan dauden espezie inbaditzaileak aztertzeaz gain, Ikasberriko ikasleek GPS eta 3D Veren Google Earth ezagutzeko aukera ere izan zuten. Egindako lanak www.wikiloc.com helbidean daude ikusgai.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |