|

tolosa.Bularretikmintzora kanpainaren baitan, haurren irakur zaletasuna sustatzeko tailerra egingo da gurasoentzat Tolosako haur liburutegian. Galtzagorri Elkarteak, Eusko Jaurlaritzak eta Kultura sailak antolatutako ekimena da.
Eskolak sei urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoei zuzenduak daude. Otsailaren 18an, 19an, 25ean eta 26an izango dira klaseak eta Pello Añorga izango da gidaria. Ordutegia honakoa izango da: 15.00etatik 17.00etara.
Bestalde, haurtzaindegi zerbitzua ere eskainiko dute haur txikiekin hurbiltzen diren gurasoentzat. Aurrez eskatu beharko dute zerbi-tzu hau. Kanpainaren sustatzaileek jakinarazi dute 20 lagunentzako tailerra izango dela gehienez eta doakoa dela.
Gurasoei haurren irakur zaletasuna pizteko teknikak lantzen erakutsiko zaie eskoletan.
Gai zerrendari dagokionez, lehenengo elkar entzuteko espazioa sortzen erakutsiko zaie, eta literatura egituren erabilpena erritualizatzen, ohiturak sortuz. Bestalde, kontakizunak, irudi liburuak edota amandre ipuinen arteko ezberdintasunak aztertuko dituzte. Gainera, irakurketa ozena egiten ere irakatsiko zaie. Azkenik, sehaska kantak, hitz jolasak eta poematxoak landuko dituzte. >m.s.s.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |