|

Irudian Gaintza herrian sortuko diren Udal lokalen kokalekua.argazkia: a.a.
gaintza. Udal zerbitzu eskaintza zabaldu nahi dute Gaintzan. Hori dela eta, udaletxe parean dagoen eraikinean herritarrei zuzendutako hainbat lokal eta zazpi etxebizitza sortzeko proiektua aurrera atera nahi du Udalak.
"Gaintzan lehen bazen mediku gela bat ostatu etxean, baina oso egoera eskasean zegoen eta orain erabilgaitza da. Herritarrak Zaldibiara joan behar dira medikura guk astero jarritako taxi zerbitzuarekin. Proiektu honekin lortu nahi duguna da herrian zerbitzuok eskaintzea, bertakoak kanpora joan ez daitezen, hori baita herri txikietako arazoetako bat", azaldu du Inazio Garmendia, Gaintzako alkateak.
Proiektuak, mediku gela, herri bilkurak egiteko tokia, kurtso ezberdinak eta erakusketak jar-tzeko espazio bat eta gela multimedia bat izango lituzke. Horretaz gain, zazpi etxebizitza ere izango ditu eraikinak. "Lehentasuna herritarrek izango dute etxebizi-tzak eskuratzeko garaian eta ondoren kanpokoek izango dute horretarako aukera", adierazi du Inazio Garmendiak.
Denera, 1.700.000 euroko gastua izango dute obrek eta Udalak finantzabideak lortu bitartean ezingo du lanekin hasi. "Ez dugu ezer egiten hasi nahi dirulaguntzak lortu arte, halere beharrezko lagun-tzak jasoko bagenitu, eta dena ondo joango balitz, 2010erako prest izango dira lokalak", azaldu du Gain-tzako alkateak
Etorkizunari begira, Udalaren beste erronketako bat Arau Subsidiarioak berritzea izango litzateke, "arauak zaharrak geratu dira eta ondorioz, ezin dugu etxebizitza berririk sortu kaskoan bertan. Behin hau lortuta apaiz etxea ere berritu nahiko genuke, bertan herriko haurtzaindegia kokatzeko" azaldu du alkateak.
Egun lau haur ditu herriko haur-tzaindegiak. "Pasa den urtean arazoak izan genituen baina azkenean, mantentzea lortu dugu. Orain horretan egin behar dugu lan, pena bat izango baitzen hau galtzea," adierazi du Garmendiak.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |