Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Ibilgailuen abiadura jaisteko egin beharreko obrak hasi dira Ataunen

proiektuaren ordainketa osoa foru aldundiak hartu du bere gain eta kostua miloi bat euro ingurukoa da

Irudian Ataungo eskola inguruan hasi dituzten lanak.argazkia: i.a.

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

ataun. Hasi dira jada ibilgailuen abiadura jaisteko asmoz, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Ataungo Udalak adostutako obrak.

Lan hauen helburua herriko bideetan ibilgailuen abiadurak oinezkoengan sortzen dituen arriskuak ekiditea da, kontuan hartuz leku hauetatik egunero-egunero herriko umeak igaro behar direla eskolara joateko.

Hori dela eta, lanok eskola inguruan hastea erabaki da. Lehendabizi errepidea altxatuko da eta aglomeratu inpresoa botako da; zati horretan gainera, espaloia ere berritzea aurreikusi da.

Honekin batera, umeen kanpoko jolaslekua eta errepidearen artean zegoen sarea lekuz aldatzeko asmoa dago, barrurago jarriz. Eta, hau egin ondoren, leku horretan zegoen aparkalekua handituz gain, espaloia jarriko da, Gabilleneko haur eskola edo musika eskolara doazenei errepidera ateratzeko arriskua kenduz. Proiektuak, gainera, zazpi baden eta hainbat plaka jartzea aurreikusi du autoen abiadura moteltzeko.

Horretaz gain, obrak burutuko diren toki gehienetan azpiegiturak, ura, argia, estolderia eta gasa berrituta geratuko dira.

Azkenik, lan hauek direla eta, Udalak aspaldiko asmo bat ere gauzatu ahal izango du, gaur egungo kiroldegiko aparkalekua handituz. Proiektuaren ordainketa Foru Aldundiak bere gain hartu du eta kostua miloi bat euro ingurukoa izango da. Iraupenari dagokionean, aldiz, hamar hilabetekoa izango da. >a.a.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
DEPORTES
REMO
Todos pendientes del mar en la primera jornada en La Concha
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |