|

Andoain. Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak 10 urte bete dituela ospatzeko, ekitaldi berezia antolatu dute larunbaterako Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean "herrian, euskararen erabileraren normalizazioaren alde lan egin dutenekin, egun egiten dutenekin eta egiteko prestutasuna duten guztiekin".
Larunbat goizeko ekitaldia, Kontseiluaren egitasmoak (Bai Euskarari Batzordeak, Bai Euskarari Akordioa, Bai Euskarari Ziurtagiria,, Norbanakoen Konpromiso Prozesua, Behatokia, Hizkuntza-politiken neurketa, etab.) sustatu dituzten kideei urteurrenean zehar zabalduko dituzten ekintzen aurkezpena egiteko balioko du
Egun horretarako prestatu duten egitaraua, Kontseiluak 10 urte ikus entzunezkoaren aurkezpenarekin hasiko da. Ondoren, Euskaraz Bai adierazpenaren edukia eta helburuak azalduko dituzte hainbat elkarteetako ordezkariek. Jarraian, 10. urteurrena ospatzeko egingo diren ekintzak aurreratuko dituzte. Amaitzeko, Kontseiluko idazkari nagusia den Xabier Mendigurenek hitz egingo du.
Kontseilutik adierazi dutenez, ekitaldia 11.00etan hasiko da eta ordu eta erdiz luzatuko da. >A.I.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |