
Maia, Lujanbio, Egaña, Agirre, Arzallus eta Lizaso, iazko Bertso Egunean.argazkia: karlos corbella
Donostia. "Euskal kulturaren zorionerako gero eta bertsozale gehiago dago Donostian eta errealitate honi erantzun nahi izan diogu", adierazi zuen atzo Udaleko Kultura ordezkariak, Ramon Etxezarretak, larunbatean ospatuko den Bertso Egunaren aurkezpenean. Ekitaldi honen XXXIX. edizioa izango da aurtengoa eta Bertso Bertsioa izena eman diote hitzordua antolatzeaz arduratu diren Bertsozale Elkarteak eta Donostia Kulturak.
Azken urteetan bezala, hiru zatitan banatuko dute eguna. Goizean bertso poteoa egingo dute bertsolariek Alde Zaharreko kaleetan barna; arratsaldean, berriz, Kursaal aretoan bilduko dira bertsoak kantatzeko eta azkenik, gauean, bertso afariaz gozatuko dute.
Guztira 40 bertsolarik hartuko dute parte hitzorduan, baina azken ordura arte ez dira hauen izenak argitaratuko. Erabaki honek Bertso Bertsioa festaren leloarekin egiten du bat. Izan ere, bertsolaritzari eta bertsogintzari estuki lotuta dauden zenbait eztabaidagai ekarri nahi dituzte gogora antolatzaileek. Bertsoaren originaltasuna, kopia, autentikotasuna, imitazioa, erreprodukzioa, irreprodukzioa, autoretza, jabetza eta gisa honetako beste hamaika alderdi, alegia.
"Inporta al du zeinek kantatuko duen?", galdetu zuen ildo honetan Maialen Lujanbiok atzoko aurkezpenean. Hau guztia dela eta, bai parte-hartzaileak eta baita gai-jar-tzaileak itzaletan mantenduko dira eta mikrofono aurrera joan arte ez dute ez nortasunik ezta izenik ere izango. Hauen ordez, zenbaki eta koloreak erabiliko dira hauek identifikatzeko eta "gorri" edo "urdin" izenez izango dira deituak jendaurrera irteteko momentuan.
Lujanbiok azaldu zuenez, erabaki hauek "bertsolaritzan oso presente dauden nitasuna" , "nork sortzen du?, zein da sortzailea? Ni ala gu?" tankerako galderak jarri nahi dituzte mahai gainean. "Hala ere, inor ez dadila hau guztiarekin beldurtu helburua ez delako gai hauei konponbide bat bilatzea baizik eta festa dibertigarriaz gozatzea", jakinarazi zuen Hernaniko bertsolariak.
motorrak berotuz "Eguneko protagonista bertsoa izatea nahi dugu, egun bizi duen errealitatea islatzea, alegia", zehaztu zuen Maialen Lujanbiok. Hori dela eta, bertsozaletasuna jendeari hurbiltzeko asmoarekin, ekitaldiak goiz-goizetik hasiko dira Donostiako kaleetan barna.
Eguneko parte-hartzaileak eguerdian bilduko dira bertso poteo edo bertso kalejira deituriko hitzorduaren inguruan. Bertsozale eta bertsolariek Bretxa ondoan koka-tzen den Sarriegi Enparantzan egingo dute bat eta Donostiako Alde Zaharreko kaleetan barna ibiliko dira bertsoak kantatuz. Pare bat orduz luzatuko da poteoa eta Oilagorra elkartean emango zaio amaiera 14.00ak aldean.
plater nagusia Eguneko plater nagusia Kursaaleko areto nagusian egingo den Bertso Bertsioa izango da. Denera, 20 bertsolari inguru igoko dira eszenatokira eta Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Josu Goikoetxea eta Xabino San Sebastianek proposaturiko bertsoak kantatuko dituzte bi orduz jendaurrean.
Eszenografia bereziki landuko dute, Lujanbiok aurreratu zuenez. Izan ere, musika eta sormenaren inguruan lan egiten duen Elorrioko Logela Multimedia enpresa arduratuko da ingurua apaintzeaz.
amaierarik onena Festa erarik onenean amaitzeko asmoz, bertso afaria antolatu dute 21.00etarako. Hitzordua Kursaalen kokatzen den Martin Berasategiren jatetxean izango da. Bertan biltzen direnek, aparteko jakiez gozatzeaz gain, hamaika bertso entzuteko parada izango dute afal ostean.
Euskal telebistak arratsaldeko ekitaldi osoa grabatuko du igande eguerdian emititzeko. Era horretan, Kursaalera ingura ez daitezkeenek ekitaldiko gora behera eta urtero izaten dira ezusteko guztiak ikusi ahalko dituzte hurrengo egunean 14.30etatik aurrera.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |