Diario de Noticias de Gipuzkoa

Cultura      Ocio      Cartelera      Comunicación      Televisión      Pdf

Ander Lizarralde: "Nahiz eta bertso eskolan ikasi, plazan kantari egiten da bertsolaria"

Azken hilabeteotan, bertsoa eta autogestioa uztartu ditu Hamaika Bertute taldeak. "Bertsolari gazteek dituzten bertuteak ezagutarazteko tresna aproposa da Hamaika Bertute", esan du Ander Lizarralde bertsolariak. Gaur urtebetetze festa ospatuko dute Durangon

Ander Lizarralde, Hamaika Bertute taldeko bertsolaria.argazkia: gorka estrada

ezpala enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

"Elizondoko Santiago elizaren atarian, 2006ko apirilaren 2an bataiatu zen gure mugimendua" (Andoni Otamendi). Harrez gero, Hamaika Bertute taldearen fededunak ugaldu egin dira.

Bai. Gure erakundea Elizaren kontrako bidea darama, gai jartzaile eta bertsolari koadrila handitzen ari baita. Ez diogu beldurrik ez handitzeari, ezta txikitzeari ere.

Orain urtebete egin zenuten aurkezpenean autogestioa jarri zenuten oinarritzat.

Hamaika Bertute jaio zenetik bide horri esker egin dugu aurrera. Helburua ondo bete dugu, ingurukoen-tzat eta geuretzat egin baitugu lan.

Hamaika Bertutek olio mantxa baten tankera du.

Zabaltzen eta handitzen ari gara, bai. Erakundera hurbiltzen denak konpromiso bat erakutsi behar du, autogestioak hori eskatzen baitu. Denok pasa behar dugu antolaketatik, hau da, bertsotan egiteaz gain, gure hondar apurra eman behar dugu guztion onerako. Ezinezkoa dena da, 50 pertsonatik hiruk soilik lana egitea. Hori ez da autogestioa eta, hala gertatuz gero, ekimenak ez luke izango etorkizunik.

Beste xedeetako bat baliabide urriak dituzten antolatzaileei saioak egiteko aukera eskaintzea izan da.

170 lekutan egin dugu bertsotan eta horietarik %80 plaza berriak izan dira. Geure buruari ez ezik, bertsolaritzaren hedapenari ere ekarpena egin diogu. Pauso garrantzi-tsuak eman ditugu eta Hamaika Bertute taldeari esker, bertsoa lehen iristen ez zen guneetara heldu da. Bertsoak hedatzeko bide luzea dauka aurretik eta instrumentu zoragarria da euskararen hedapenerako.

Hamaika Bertuteri esker, urtean zehar plaza askorik egiten ez dituzten bertsolariek oholtzaratzeko aukera izan dute?

Bertsolariaren elikadura bertso saioak dira. Gazte batek hori dastatzen ez badu, ez du jakingo zer den bertsolari izatea. Hamaika proiektu daude bertsolaritza heda-tzeko, baina azken pausoari ez badiogu irteera bat ematen, inbutuan ez aurrera eta ez atzera geratuko gara. Hamaika Bertute taldeak inbutuko azken zuloa zabaltzen lagundu du. Nahiz eta bertso eskolan ikasi, plazan kantari egiten da bertsolaria.

Mikel Arrillaga bertsolariak esan bezala, 'Sarri bertso eskola, eta gutxitan plazara / Saio gabeko bertsolaria, txori mutua da'.

Mikelek ederki definitzen du bertsolari baten jarioak zer izan behar duen. Eskolarteko txapelketetan jada parte hartu ezin dezaketen bertsolarientzat Hamaika Bertute baliabide ona da aurrera egiteko. 18 eta 22 urte arteko bertsolari askok oso saio gutxitan kanta-tzen dute; punta-puntan dabiltzanek soilik dute aukera hori. Proiektuarekin bat egin nahi duen gazte orok du zirkuituan bertsotan egiteko aukera.

Mota guztietako 170 saio eskaini dituzue.

Kopuru horrek bi egunetik behin bertso saio bat antolatu dela esan nahi du. Uste baino urrunago heldu gara. "90 saio egiten baditugu, pozik nintzateke", esan nuen hasi ginenean. Datu horrek hutsune bat bete dugula adierazten du.

Egitasmoaren aurkezpenean, arduren artean, saio duinak eskain-tzeko konpromisoa hartu zenuten.

Guk geure buruan segurtasuna daukagunez, gozatuz, produktu duina eskainiko genuela bagenekien. Ekimenaren funtsa bertsoaren bidez entzulea gozaraztea da.

Gaurdaino, hiru gai jartzaile eta 44 bertsolari ari zarete proiektu irekiaren baitan.

Euskal Herriko hamaika bazterretako bertsolariak parte hartzen ari dira Hamaika Bertuten. Eta hazten goaz gainera. Bertsolaritzaren etorkizunerako baliagarria den instrumentua da.

"Bertsotarako ilusioa berreskuratu dut, berriro ere bertsoa maila kolektiboan bizitzeko aukera eskaini didalako" (Ainhoa Agirreazaldegi).

Oso hitz politak dira. 18 urte inguruko bertsolari asko dago, baina plazetan kantatzeko aukera, berriz, gutxi. Adin horretako eta zaharragoko bertsolari baten arteko konbinazioa bikaina da; biak gozatzen eta biak gozarazten.

Hamaikabertute.net hainbat atalez osatuta dago (Pandoraren kutxa, Asteko argazkia…). Webgunea dinamikoa da.

Harrituta nago izan duen erantzunarekin. Webguneak lan asko eskatzen du eta hainbeste lan egiten ari diren pertsonak daude webaren atzean. Ordaina ere jaso dugu. Egunero, batez beste, 150 bisita hartzen ditu. Gurea bezalako ekimen hain xume batentzat emaitza handia da oso.

Hamaika Bertute ez dela oskol hauskor eta hauskaitza esan duzue. Zertan datza proiektuaren xarma?

Autogestioaren bidea gaur egun bizi dugun mundu honetan leku eta kolektibo gutxitan ikusten da. Apaltasunetik egitasmo handi samarra eraikitzen ari gara. Hau da, bizi garen mundu globalizatu honetan halako ekimenak harribitxiak dira. Eta jendeak emandako urratsa saritzen jakin izan du.

Euskal Herrian ez ezik, Bartzelonako eta La Habanako euskal etxeetan ere kantatu duzue.

Ni bietan izan nintzen. Kataluniako euskaldun eta kataluniarren aurrean zein Kubako euskaldun eta bertakoen aurrean bertsotan ari-tzea esperientzia ederra izan zen.

Datorren urteari begira Bertso Desafioa jarriko duzue martxan.

Gure herriak lehiarekiko harremana estua du; norgehiagokak asko saltzen du gainera. Bertso Desafioa hori da, hain zuzen ere, bi edo hiru bertsolari beste hainbesteren aurkako dema; bertso afari, bertso poteo… formatuan. Publikoa gozarazteaz gain, entzuleak erabakiko du lehiaren irabazlea. Baita aurreikusitako dieta nork eskuratuko duen ere. Bertso eskaintza berri bat da.

Gaur Durangon ospatuko duzue Hamaika Bertuteren lehen urtea.

Bertsolaritzak behar duen instrumentua da Hamaika Bertute. Taldea osatzen dugun gazteok autogestioaren eskutik gure hondar apurra ematen jarraitzen badugu, bide luzea egingo dugu. Ez dut zalantzarik.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
DEPORTES
NECATI
Es el segundo ariete extranjero al que más le está costando marcar un tanto
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
esaldiak
LAS FRASES
"Bertsotan egiteaz gain, gure hondar apurra eman behar dugu guztion onerako"
"Apaltasunetik egitasmo handi samarra eraikitzen ari gara Hamaika Bertuten"
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |