Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Getariako Udalak Inauterietako kartel lehiaketa jarri du abian

interesatuek hilaren 18a izango dute lanak aurkeztekoazken eguna udal liburutegian

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

getaria. Getariako Udalak Inauteriak 2008 kartel lehiaketa jarri du abian eta saritutako kartelak jai egitaraua iragartzeko erabiliko dute antolatzaileek.

Udalak derrigorrezko testua jarri du oinarrietan eta ondokoa izango da: Getariako Inauteriak 2008 . Derrigorrezko testu horri lema bat gehitu beharko diote egileek eta horretarako testua librea izango da, edonork nahi duena jartzeko aukera izango du lema gisa. Lehiaketa getariarrei zuzenduta dagoela nabarmendu dute antolatzaileek eta adin guztietako herritarrek izango dute aukera parte hartzeko. Gainera, edozein eratako lanak onartuko dituzte. Hala ere, kartelak A3 neurrikoak izan beharko dute eta partehartzaile bakoitzak lan bakarra aurkeztu ahal izango du.

Egilearen izena eta datuak gutun-azal batean sartu beharko dira eta kartelak ezingo dira izenpetu. Lanak aurkezteko azken eguna urtarrilaren 18a izango da, 19.30ean Getariako udal liburutegian. Lehiaketako arduradunek epez kanpo lanik ez dutela onartuko azaldu dute eta epaimahaiak urtarrilaren 21n jakinaraziko du nortzuk diren irabazleak.

Udalak sari ugari banatuko ditu aurtengoan ere. Bi eta bost urte bitarteko haurrentzat pintatzeko materiala banatuko dute eta lehen eta hirugarren mailakoen artean eta laugarren eta seigarren mailakoen artean ere, pintatzeko materiala banatuko dute. DHB ikasten ari direnen artean MP4 bat izango da saritzat eta 16 urtetik gorakoentzat 150 euro emango dituzte.

Aurreko urteetan bezala, aurtengo Inauterietako kartel lehiaketara aurkeztutako lanekin erakusketa egingo da udaletxeko sarreran, urtarrilaren 28tik otsailaren 3ra. Irabazi ez duten kartelak erakusketa itxi eta hurrengo hamabost egunetan eskuratu ahal izango dituzte egileek. >a.l.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
EL REBOTE DE OTEIZA
Azkoitia inaugura la segunda fase de los frontones inspirados en el escultor
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |