Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

'High School Musical' lehiaketa izango da bihar Zumaian 21 talderen partaidetzarekin

emanaldia ikusteko 300 sarrera saldu dituzte dagoeneko

Saioan 8 eta 16 urte bitarteko gaztetxoak arituko dira koreografi ezberdinak dantzatzen

Zumaian izandako Euskaraokea, udan.argazkia: utzitakoa

ainara lozano enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

zumaia.High School Musical lehiaketa izango da bihar, 18.00etan Zumaiako Maria eta Jose ikastetxeko aretoan. Lehiaketak arrakasta izan du eta 8 eta 16 urte bitarteko 21 taldek eman dute izena. Gaztetxoak dantzatzen ikusi nahi dituztenek sarrerak aurrez izango dituzte salgai turismo bulegoan, 2 euroren truke. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, dagoeneko 300 sarrera saldu dira eta beste 200 jarri dituzte salgai. Izan duen arrakasta dela eta, festa egiteko lekua aldatu behar izan dute, Aita Marin egiteko asmoa baitzuten hasiera batean.

Jon Urbieta 19 urteko zumaiarrak izan zuen High School Musical lehiaketa antolatzeko ideia. "Zumaiako Udalean aurkeztu nuen ideia eta asko gustatu zi-tzaien. Festetan gaztetxoentzat gauza gutxi egoten direla ikusten dut eta filmak arrakasta zuela jakinda, bururatu zitzaidan posible zela herri mailan ere lehiaketa egitea", azaldu du Urbietak.

Zumaiako bizilaguna Betizu taldearekin urtebeteko bira egin zuen 2004an eta ondoren, Betizu programaren baitan izaten zen elkarrizketa saioa aurkezten aritu zen. Euskal Herria ezagutuz programan ere hartu zuen parte Urbietak. Baina dantzatzea eta abestea gustuko dituenez, Operación Triunfo n parte hartzeko probak ere egin izan ditu bi aldiz. Bigarren saiakeran gainera, iaz, Bartzelonan izan zen azken fasera iristea lortu zuen. Urbieta bera eta Elena Yeregui arituko dira biharko saioa aurkezten.

Lehiakideek bihar, 16.30ean egon beharko dute Aita Marin, taldeak antolatu eta entseguak egiteko. Guztira, 125 haur arituko dira emanaldia eskaintzen eta Disney faktoriako filmeko lehenengo eta bigarren CDko edozein kantarekin koreografia prestatu beharko dute partehartzaileek. Antolatzaileek azaldu dutenez, zortzi urte baino gutxiago dituzten bi talde apuntatu dira eta horiek lehiaketan ezingo dute parte hartu. Hala ere, haurrek prestatu duten koreografia dan-tzatzeko aukera izango dute lehiaketa hasi baino lehen.

Epaimahaiak emandako puntu gehien lortzen dituenak irabaziko du lehiaketa. Irabazleen artean ondoko sariak banatuko dituzte: lehenengo saridunentzat martxoaren 15ean Donostiako Victoria Eugenia antzokian izango den High School Musical saioa ikustera joateko sarrera bana; bigarren gera-tzen direnentzat, bi filmen DVDak eta hirugarrenentzat, High School Musical liburu bana. Gainera, partehartzaile guztiek filmeko kromoak jasoko dituzte opari gisa. Halaber, bertaratzen direnen artean martxoaren 15eko emanaldirako bi sarrera zozketatuko dituzte.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
QUINCENA
Petra Lang y Ben Heppner actúan hoy con la ONE en el Kursaal
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LA FRASE
Irabazleek Donostian izango den Disney faktoriaren filmaren inguruko saiorako sarrerak izango dituzte
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |