|

Iaz parte hartu zuten emakume batzuk Miriam Arrieta monitorearekin.argazkia: k.f.
Azpeitia. Emakumeei zuzendutako Zuk ere ahal duzu! Etorri lasterka egitera ekimena jarriko du abian berriro Azpeitiko Udalak. Egitasmo honen bidez, Kirol sailak emakumeak korrika egitera bultzatu nahi ditu eta horretarako ikastaroa prestatu du.
Sei astetako ekimena prestatutako monitoreek gidatuko dute eta korrika egiten hasteko partaideek behar dituzten laguntza guztia eskainiko dute. Eta helburu finko bezala, neska eta emakumeei Donostiako bost kilometroko ibilbidea duen Lilaton lasterketan parte hartu ahal izateko gaitasuna lor-tzen lagunduko diete.
"Joan den urtean izandako arrakasta dela eta, bigarren aldiz antolatzea erabaki dugu. Emakume askok pentsatzen dute korrika egitea euren gainetik dagoen zerbait dela, baina iazko partaideek garbi utzi zuten korrika egitearen ametsa egi bihurtu daitekeela. Horren adierazle dugu, joan den urteko emakumeek, inoiz ezer egitetik, Lilaton lasterketa amaitu zutela eta zortzi hilabete beranduago, berriz, Behobia sasoi betean amaitu ere", azaldu zuen Nerea Lopetegi Kirol teknikariak.
Nahi duten emakume guztiek har dezakete parte egitasmo honetan, nahiz eta inoiz korrika ez egin, eta Udalak jarritako baldintza bakarra osasun egoera egokian aurkitzea da. Ikastaroa astean bitan izango da, astearte eta ostegunetan, ordubeteko saioetan. Goizeko taldea 10.00etatik 11.00etara arituko da eta arratsaldeko taldea, berriz, 18.15etik 19.30era.
Urtarrilaren 17an informazio bilerak egingo dira Azpeitiko igerilekuan. Bi hitzordu antolatu dituzte: lehendabizikoa 10.00etan izango da eta bigarrena, berriz, 18.15ean. Informazio bilera hauetan partaideen zalantzak argitzeaz gain, joan den urteko partaide batzuk euren esperientzia azalduko dute.
Ikastaroa hilaren 22an hasiko da eta izen-ematea guztiz doakoa izango da. Horretarako hiru bide desberdin jarri dituzte: Udaleko Kirol saileko 943 150095 telefono zenbakira deituz, igerilekura joanez edota kirolak@azpeitia.net posta elektronikora mezua bidaliz egin ahalko da.
"Ekimen honen bidez, norberaren aisialdi denboran korrika egiteko ohitura bultzatu nahi da, eta sei asteko programa izan arren, bertan sortzen den lagunarte eta giro jatorrak taldean jarraitzeko aukera paregabea eskaintzen du", adierazi zuen Lopetegik.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |