|

tolosa. Tolosako EAE-ANV taldeko kideek agerraldia egin zuten asteazkenean eta 2008 urtean udalean izango direla ziurtatu zuten. "Urtarriletik aurrera Udaleko ba-tzorde eta Osoko Bilkuretan parte hartzeko konpromisoa hartzen dugu. Gainontzeko taldeekin adostasunez egiten saiatu gara. Ezinezkoa izan da. Gaurtik aurrera, gure parte hartzea ekiditeko edota zailtzeko hartzen diren neurri guztien erantzukizuna alkatearengan kokatzen dugu", gehitu zuten.Modu berean, bihar Iruñeako Anaitasunan EAE-ANV-k hauteskundeetarako duen eskaintza aurkeztuko du. "Ezkertiar eta abertzale guztiak han izatea" gonbiatu dute.
"EAE-ri udalean PNV-ren eskutik egin nahi zaion bazterketa Estatu Espainoletik PSOE-k egiten dion ilegalizazio mehatxuarekin bat dator. Batzuek eta besteek helburu berbera dute: ezker abertzalearen jarduera politikoa etetea eta desegitea, herritar abertzale eta independentzia zaleak ordezkaritzarik gabe utzi eta Euskal Herrian salbuespen egoera ezarri luzerako".
Modu honetan alderdiko hainbat kide izendatu dituzte arduradun arloz arlo, Udalean lan egiteko: Antton Izagirre, Eider Elduaien, Hektor Espin, Silvana Ostiza, Dabid Miangolarra, Manex Kortajarena, Aitor Iztueta, Rebeka Calvo, Begoña Aristi eta Koldo Maiz.
Bestalde, udal gobernuak hartutako hainbat erabaki ere gaitzetsi zituzten. "Legegintzaldi honetan, udal gobernu hau 1,5 miloi euro kostako zaigu soldatetan. Gure alkateak urtean 12 miloi pezeta inguru irabazten ditu. Astean Udalarentzat hiru egunetan soilik lan egiten duela kontuan izanik, 85.000 pezeta lanegun bakoitzeko", salatu zuten. Beste lau zinegotzi ere "tolosarren lepotik" bizi direla gaitzetsi zuten. Honez gain beste hainbat gaien inguruan hartutako erabakiak ere erakutsi zituzten: AHT-aren inguruko isiltasuna, Voith-Gorostidiko "pelotazoa" kaltegarri eta ilegaltzat jo dute eta euskararen arloan emandako atzerapena salatu zuten, besteak beste. >m.s.s.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |