|

Hernani. Ongintza patronatuaren laguntzarekin, memoria lantzeko ikastaroa antolatu dute datozen egunetarako Hernaniko Goiz Eguzki zahar-etxean.
Aipatu ikastaroaren helburu nagusia, memoriak nola funtzionatzen duen ezagutu eta ulertzea da, lehen urrats horren ostean memoria aktibatzen eta bizkor-tzen duten ariketa eta estrategien berri izan eta erabili ahal izateko. Ikastaro teoriko eta praktikoa izango da, zentzu horretan.
Ikastaroa irekia da baina gehiengoz hogei pertsonek eman ahalko dute izena. Inskripzioa zabalik da dagoeneko eta Goiz Eguzki elkartean bertan egin behar da, ikastaroaren hasiera data oraindik zehaztu ez badute ere. Ikastaroaren aurkezpena eta zehaztasunak emateko, agerraldia egingo dute antolatzaileek hilaren 15ean 17.00etan zahar-etxean.
Dinamika Memoria lantzeko ikastaroa Ana Rosa Fernández psikologoaren eskutik iritsiko da. Hasiera batean, ordu eta erdiko saioak antolatu dituzte eta zortzi egunez luzatuko da. Astean saio bat edo bi egingo dituzten ez dute oraindik erabaki eta izena ematen duten pertsonekin adostuko dute.
Ikastaroaren dinamika sinplea da. Eguneroko bizitzarekin zerikusia duten ariketak eta lanak aprobetxatzen dira memoria lan-tzeko. Baina prebentiboa ere bada, memoriaren aurka eragiten duten faktoreak identifikatu eta aurre nola egin ere irakasten baitu.
Ikastaroan izena ematen dutenek, memoriarekin zerikusia duten mekanismoak ezagutuko dituzte, arreta edo arrazoitzeko gaitasuna, adibidez. Memorian eragiten duten faktore ezkorrak, hala nola, kezkak, tentsioa, presa, adin bakoitzari dagozkion ezaugarriak zeintzuk diren ez jakitea,... identifikatzeko ere balioko du ikastaroak.
Behin horiek ezagututa, ikasitakoa egunerokoan erabiltzea da azken helburua, hots, memoria lantzea, arreta eta arrazoiketa bezalako estrategien bidez, eta irrikak, mesfidantzak eta bestelako eragin ezkorrak alboratuaz.
Antolatzaileek argitu dutenez, praktikoa eta atsegina izango da. Ariketa ezberdinak egingo dituzte, errazak, taldeka nahiz bakarka. Batzuk aipatzegatik, zerrendak egitea, oharrak erabiltzea, egutegia antolatzea, etab. Eguneroko bizimoduan memoria lantzen lagunduko duten truko errazak, guztiak. >A.I.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |