
Iritzia
BERRIKI, Eusko Legebiltzarrean, Alderdi Popularrak aurkeztutako euskal Ya defendatzeko legez besteko proposamen bati gure baiezkoa eman genion. Saiatuko naiz hiru argudio-lerrorekin gure posizioa jakinarazten. Lehenengo eta behin, esango dut gu ez garela inoiz damutuko geureak ez diren ekimenak babesteagatik, defendatzen ditugun prin-tzipioak ukitzen baitituzte. Are gehiago, uste dut esan dezakedala, harrotasun osoz, euskal sozialistok saiatzen garela interes orokorrak geureak baino gehiago defendatzen. Jarrera hau batzuetan ez da alderdi politiko guztien gustukoa (PPrekin egiten dugunean "frentistak" esaten digute PNVko kideek; hauekin egiten dugunean ordea, besteek "salduak" deitzen gaituzte), baina horrela jarraituko dugu gure lana Euskadin egiten. Horregatik, PNV, PP, EA eta EB-rekin batera, ostegunean akordatu genuen Abiadura Handiko Trenaren lanak egiten ari diren langile eta enpresei babesa ematea. Langile eta enpresa horiei esan genion, eta esaten diet gaur bertan, ez daudela bakarrik eta Euskadin gehienok euren alde gaudela. Demokrazian eta askatasunean sinesten dugunok ezin dugu beste jarrerarik mantendu. Nire bigarren argudio-lerroa AHT eta euskal Ya defendatzeko erabiliko dut. Astero-astero, Eusko Legebiltzarrean edota Udaletxe askotan, saiatzen gara azpiegitura hau defendatzeko datu berriak mahai gainean ipintzen. Hona hemen datu batzuk. Euskal Ya defendatzen dugu Euskadi eta Estatu osoa Europara hurbilduko duelako; hau da, hemengo biztanleak eta gure merkantziak Europatik gertuago egongo direlako. Gainera, bidaiariak eta merkan-tziak errepidetik atera eta trenbidean eraman daitezkeelako eta, horrela, energia aurreztuko delako. Hori dela eta, AHTk energia txikia behar du pertsona eta kilometro bakoitzeko; hain zuzen ere, ohiko trenek baino baxuagoa, autobusek baino hiru aldiz txikiagoa eta autoek baino hamar aldiz txikiagoa. Hori dela eta, egunean 27.000 litro erregai fosil aurreztuko dira. Euskal Ya defendatzen dugu Euskadiko parke natural guztiak alde batera utzita diseinatu delako, eraginik txikiena ere jaso ez dezaten. Bukatzeko, azpiegitura hau defendatzen dugu, 2010etik aurrera, urtero 420 milioi euro aurreztuko direlako (erregaien kontsumoari, denborari, ibilgailuen desgasteari, istripuei edo gasen isurketei dagokienez), 6.000 lanpostu zuzen eta 3.000 zeharkako lanpostu sortuko direlako. Azpiegitura honekin ados ez daudenek, ez dituzte oraindik datu hauek ezagutzera eman. Hori bai, zarata handia atera dute. Bukatzeko, hirugarren argudio-lerroa ezker abertzaleari emango diot. Guztiz aspertuta nago egunero gauza bera esaten, topikoak errepikatzen, eta ezker abertzaleari eska-tzen demokrazia defendatzen dugunongana etor dadila. Ostegunean beste aukera bat galdu zuten AHTren oposizioa bakar-bakarrik hitzekin egiten dutela demostratzeko. Eta beste aukera bat galdu izan zuten, ETAri bere bortizkeria ez daukala zentzurik esateko aukera, alegia. Benetan diot ez dudala ulertzen zergatik EHAK-PCTV edo EAE-ANV harritzen diren, batzuk esaten dutenean ETA babesten dutela; eta aldi berean, zergatik ez duten esaten ETArekin ez dutela ezer jakin nahi. Legitimitatea politikan izateko, ez da posible egunero Estatuaren jazarpenak salatzea eta Euskadin ematen den bortizkeri terrorista ez salatzea. Beraiek jakingo dute zer egin eta non bukatu nahi duten. Baina, nire iritziz, ezin du errespetua eskatu bere burua errespetatzen ez duenak.
* PSE-EE Legebiltzar Taldeko Idazkari Nagusia
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |