
ZER eskatzen diozu telebistari irakurle? Horixe bera galdetu diot nire buruari: Zer eskatzen diot nik ba tramankuloari? Erantzuna, ordea, ez da bakarra eta erabatekoa izango.
Hala ere, susmoa hartu diot ispiluan goizero ikusten dudanari. Bai, nik uste nahikoa zaletasun elitista daukala betaurrekodun horrek; edo horren planta egingo du jende artean.
"Ba nik dokumentalak ditut gustuko" esango du beheko pisuko makiladunak. Seigarrenekoak haurrentzat hezigarriak diren saioak eskatuko ditu. Eta horrela etengabe.
Errealitatea bestelakoa da, ordea. Ikusi bestela zein den ETB-1en audientziaren bilakaera. Nolako ikuslegoa dute bazkal ondorengo dokumentalek? eta Teknopolis bezalako saio duinek?
Nik neronek dezente ikasi dut aste honetan telebista ikusten. Zapatuan (hau da, larunbatean) pilota partida bitxia ikusi ahal izan genuen Txori Euskaldunaren habian, Urrezko Zesta izeneko txapelketa ikusten ari nintzela. Ez nekien horrelako txapelketak formatu ezberdinetan egin zitezkeenik. Bitxia izan zen hiru bikote partida bera jokatzen ikustea, hau da kiniela moduan aritzen ikustea
Igandean nire jakintza handitu nuen beste kirol saio bati esker. Ba al zenekien iazko Zornotzako krosaren irabazleak irabazitako sariarekin etxea eraiki ahal izan zuela bere herrian? Datu tontoa eman dezake, baina, niri gogorarazi zidan korrikalari argal eta azkar horiek pertsonak ere badirela.
Euskal Herriko kirol ez ofizialetakoa da biera altxatzea, eta honetaz ere ikasi dut egun hauetan. Itxaso Martinek Horrelakoa da bizitza saiora eraman zuen mahatsaren zukua dastatzeko ikastarotxoa. Luze gabe ikasi nuen, beste kontu batzuen artean, ardoa pixka bat astinduta haizearekin nahastu eta usaia areagotzen zaiola.
Nire tartearen amaierara iristen ari naiz; hau da, galderi erantzuteko ordua iritsi da. Goiko segida ikusita gauza bakarra eska diezaioket aste honetan telebistari. Hau da, didaktikoa izatea. Eta zuk zer eskatzen diozu argi kaxa horri?
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |