Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Azkoitiko Gazte Asteko ekitaldiek 365 gazte bilduko dituzte aurten

Lehiaketak, erakusketak, lantegiak eta tailerrakizango dira nagusi, besteak beste

Gazte Informazio Bulegoak antolatutako programa gaur hasi eta larunbatean amaituko da

Iazko Gazte Astean kandela lantegia egin zuten.

Kristina Fernández enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Azkoitia. Gaur goizean hasi eta larunbata bitartean Gazte Astea ospatuko dute Azkoitiko haurrek. Gazte Informazio Bulegoko arduradunek adierazi dutenez, hamahiru eta 17 urte bitarteko 365 gaztek eman dute izena guztira ekintza desberdinetan parte hartzeko. Lehiaketak, lantegiak eta erakusketak izango dira, besteak beste, aste guztian zehar.

"Oso gustura gaude, izan ere, iaz baino gazte gehiagok eman dute izena. Baina, badakigu izen-ematea eta partaidetza desberdina dela, gero ekintzetara aurkezten ez direnak edota izena ematea ahaztu zaienak egoten baitira. Hala ere, orokorrean zenbakiak berdintsuak izaten dira amaieran", azaldu zuen Esther Sudupe GIBeko arduradunak.

Aurtengo Gazte Asteko lehenbiziko ekintza gaur goizean izango da. 9.00etatik 12.30era bitartean 3x3 saskibaloi txapelketa jokatuko da Zubiaurre kiroldegian eta 11.15ean aerobik eta step saioak egingo dira. Arratsaldean, berriz, GIBeko egoi-tzan masaje lantegia egingo dute.

Bihar goizean, berriz, bi tailer egingo dira. Alde batetik, 10.00etatik 12.30era sukaldaritza ikastaroa egingo da Kantzelean eta bestetik, 11.00etatik 13.00etara saskiak egiten ikasi ahalko da GIBeko egoi-tzan. Arratsalde guztia Zubiaurre kiroldegian igaroko dute gazteek futbito txapelketan.

Ekintza gehienak ostiralean egingo dira. 10.30ean hasi eta 13.00ak arte Kontzejupean bilduko dira parte hartzaile guztiak eta patata tortilla lehiaketa egingo dute. Bitartean, Gazte Asteko kartel lehiaketara aurkeztu ziren lan guztiak ikusgai egongo dira. GIBen mahai jolas desberdinetan aritzeko aukera egongo da arratsaldean; mihiluze, jungle park eta Codigo da Vinci, besteak beste. Kiroldegian eskubaloi eta squash saioak egingo dira 16.00etatik aurrera.

Azkenik, eta aurtengo egitasmoa bukatzeko, larunbat goizean mosaiko tailerra antolatu dute. 16.00etan lehiaketa eta txapelketa guztietako irabazleen sari banaketa egingo dute eta jarraian, meriendaz gozatzeko aukera izango dute gazteek. Informazio bulegoko arduradunak laster hasiko dira hurrengo urteko Gazte Astea antolatzen.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTEHumorista
BERTO ROMERO
"En tiempos de crisis, la gente apuesta por refugiarse en la risa y el teatro"
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LA FRASE
Gaur 9.00etatik 12.30era bitartean 3x3 saskibaloi txapelketa jokatuko dute Zubiaurre kiroldegian
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en San Sebastian | Hoteles en Bilbao |