|

Elgoibar. Elgoibarko Udaleko Kultura sailak bi antzezlan antolatu ditu hilabete honetarako Herriko Antzokian.
Alde batetik, Manero teatroa taldeak Desnudas izeneko komedia aurkeztuko du hilaren 11n, 22.15etik aurrera, hain zuzen ere.
Ikuskizun horretarako sarrerak gaurtik aurrera izango dira salgai kultur etxean, 8,5 eurotan (goizez Kultura sailean eta arratsaldez Gazte informazio gunean).
Bestalde, Teatro Paraiso konpainiak haurrei zuzendutako Bremengo musikariak antzezlana eskaniko du hilaren 13an. Hori bai, ikusleak Bremengo musikari bereziekin topatuko dira Elgoibarren, Xabi Paya bertsolari gazteak sortutako bertsioari egokitutakoak.
Emanaldi hori 16.30ean hasiko da eta bertara joateko asmoa duten guztiek ikuskizunaren egunean bertan izango dute sarrerak erosteko aukera, Herriko Antzokiko leihatilan.
Elgoibarko Udaleko Kultura sailak herritar guztiak animatzen ditu antolatutako antzerki emanaldietara joateko. >j.l.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en San Sebastian |
Hoteles en Bilbao |