
Donostian ospatzen den zerbaiti buruzko aipamena ulergarria bazen ere -"o, begira zein ederra den kuboa Donostiako ikurrinaz jantzita"-, nekagarria izatera iristeko pauso pare bat ematea besterik ez zen; tentu handiz hartu behar zuten arduradunek aukera hori, baina pasatu dira: nekatzeaz gain, pantaila erraldoiak izan zezakeen balioa xahutzen ari direlako.
Gertakizun nagusi eta bakanetatik -urtean bizpahiru aldiz, alegia- hamabost egunero zer edo zer jar-tzera pasatu dira: egiten ari den kongresuaren erreferentzia edota enpresa jestora berak eskuratutako kalitatearen ikurra, edozerk du lekua pantaila handi horretan. Baina erabilpen horiek ez dira zuzenak. Eraikinari duintasuna zor zaio eta ez da egokia, ez da txukuna, ez da zilegi izan behar haren erabilpen masiboa, are gutxiago helburu partikularretarako. Nere ustez, arduradunek ez dute eskubiderik bertan propaganda egiteko, ez eraikinarengatik, ez eta ikusleengatik ere.
Kursaalaren eraikin publikoa arkitektura garaikidearen adibide on bat da eta hiriaren sinboloa bihur-tzen ari da, Donostiako irudiaren osatzaile garrantzitsua. Ez da ona horrelako artelan bat erabiltzea propaganda egiteko; ez dira, orain arte behintzat, horretarako erabili, eta inori ez zaio bururatzen Oteizaren edo Chillidaren eskulturak "pintxoaz" jaztea Gastronomiaren astea ospatzen denean, esate baterako. Artelanek bakardadean dute indarra, distantzian, eta begirunea zor zaie; espazio horiek errespetatu behar ditugu arruntak eta hutsalak ez direlako, eta ez izateko.
Era berean, espazio urbanoan irudien kutsadura aregotzen ari da: markesinak, zutabeak, pertsianak, obren hesiak, atariak, buzoiak… edozein leku aproposa omen da jendearen begietan irudi-mezuak sar-tzeko, eta begiari mina ematen diote -entzumenari soinuekin gertatzen zaion bezala- horrenbesteko propagandak eta horrenbesteko zirrarak. Hiritarren begi bistan dagoen Kursaal eraikin handia, argitsua eta zapala, pantaila ezin hobea izan daiteke mezuak igortzeko, baina tamainaren eta garrantziaren faktoreek biderkatzen dute irudiaren inpaktoa.
Eta irudi batzuk berez ñoñoak badira, eskala horretan, lotsagarriak bihurtzen dira, benetan.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en San Sebastian |
Hoteles en Bilbao |