|

legazpi. Ostegun arratsaldean gaztetxeko lehen bertsolari txapelketa jokatu zen. Herriko sei gaztek parte hartu zuten. Epaimahaiaren saria Igor Iñurritegik irabazi zuen eta ikusleena, berriz, Mikel Gomezek.
Gaztetxea txiki gelditu zen txapelketa jarraitu nahi zuen jendea hartzeko, 200 lagunetik gora elkartu baitziren. Hasteko, Asier Iriondo eta Nerea Elustondo bertsolari legazpiarrek bertso batzuk kantatu zituzten.
Ondoren lehiaketa hasi zen. Sei bertsolarik parte hartu zuten: Mikel Gomez, Bikendi Arrieta, Igor Iñurritegi, Josu Agirre, Oier Sagastume eta Iker Azpeitiak. Epaile lanetan Ibon Sotil eta Nerea Elustondo aritu ziren.
Euren arabera, Gomezek eta Iñurritegik berdindu egin zuten. Berdinketa hausteko hiruna bertso gehiago bota zituzten. Gaztetxean bildutako ikusleek, berriz, Gomezi eman zioten euren saria.
Legazpiko gaztetxean giro bikaina izan zen eta bertsolariek euren lana bukatu zutenean ikusleek bertsoak abestu zituzten trikitilariek lagunduta. >a.z.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |