|

Azpeitia. Gabonetan emakumearen aurkako publizitatearen erasoa areagotu egiten dela salatu nahi izan du Azpeitiko Bilgune Feministak eta kanpaina berri bat abian jarriko duela adierazi zuten bertako kideek. "Salaketa egiteaz gain jendartea kontzientziatzea eta publizitate sexista ez onartzea helburu duen kanpaina abiaraziko dugu urte osoan zehar jarraitzeko asmoz. Modu honetan, gure etxeko gutunontzietan publizitate sexistarik ez dugula onartuko adieraziko duen pegatina bat hedatuko dugu", agertu zuten.
Horretarako, emakume zein gizon guztiak Publizitate sexistarik ez pegatina gutunontzian jartzera animatu nahi ditu Bilgune Feministak. "Emakumeon duintasunaren kontra doan publizitatea etxean ez onartzeko, eduki sexistak dituen publizitatearen aurrean, gure ezadostasuna eta boikota adieraziz", esan zuten.
"Gure duintasuna kolpatzen duten estereotipo guzti hauekin amaitu behar dugulako, emakumeak errespetatu eta era duin batetan tratatuko duen publizitatea exijitu eta lortu behar dugu. Emakumeoi geure estetika edo atera berri den azkenengo garbigailua baina askoz gauza gehiago interesatzen zaigulako", gaineratu zuten Azpeitiko kideek.
Salaketa eta kanpaina berrian martxan jartzeaz gain, erakusketa bat ere zabaldu du Bilgune Feministak. Bertan, publizitate sexistaren ereduak eta adibideak ikus ahalko dira. Gaur izango da erakusketa bisitatzeko azken eguna eta horretarako 11.00etatik 13.00etara joan beharko da udaletxeko arkupeetara. >k.f.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |