Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Azpeitiko Udalak 24.500.000 euroko aurrekontu orokorra onartu du 2008 urterako

Soreasu eta Alde Zaharra oinezkotzea izango dira inbertsio handienak

Hirigintza izan ezik, beste alor guztiek igoera bat izan dutela nabarmendu zuten arduradunek

Eliz kalea oinezkotzeko lanak egiten.argazkia: k.f.

Kristina Fernández enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Azpeitia. Azpeitiko Udalak 24.586.547 euroko aurrekontu orokorra izango du hastear dagoen hurrengo urtera begira. Udalaren aurrekontu propioa, ordea, 20.359.505 eurokoa izango da 2008an, izan ere, Euskara Patronatuak 738.528 euro izango ditu beretzat, Kirol Patronatuak 950.964 euro eta Azpeitia Lantzenek 3.351.119 euro.

Iazko aurrekontuarekin alderatuz gero, hiru milioi eurotan jaitsi da hurrengo urtekoa eta hirigintza saila izan ezik, beste alor guztiek igoera izango dute. "2008ko aurrekontua aurreko urtean egindako inbertsio handiek baldintzatu dute. Izan ere, inbertsio hauei erantzun eta sortu ziren desorekei erantzuteko 2007an mailegu garrantzitsua eskatzera behartuak egon gara, baina inbertsio hauek amaitu beharrak daude. Bestalde, martxoan jakingo dugu diru lagun-tzak zenbatekoak izango diren eta horiek sartu gabe utzi ditugu", azaldu zuen Xanet Esnaola alkate ordeak.

Honela, inbertsioetarako bost milioi euro bideratuko dira eta Soreasuko kultur gunea (1.700.000 euro) eta Alde Zaharraren oinezko-tzea (1.100.000) izango dira proiektu handienak. "Bestalde, gizarte beharrei modu eraginkor batean eran-tzuteko hiru langile berri kontratatuko ditu, bi gizarte zerbitzuetan eta bestea gizon eta emakumeen arteko parekidetasuna lortze bidean sortutako batzorde berrian. Parekidetasun batzordeak 72.000 euro jasoko ditu, gizarte ekintza sailak 908.018 euro eta langileria eta antolakuntzarako, berriz, 5.384.107 euro bideratuko dira", esan zuen Esnaolak.

EAJ-ren abstentzioa Aurrekontu berriak EAE, EA eta Aralar taldearen botoekin onartu ziren eta EAJ abstenitu egin zen. "Nazio Eraikuntzari ematen zaion dirua gehiegizkoa iruditzen zaigu, hezkuntza eraikinetakoa irizpiderik gabe hirukoizten da eta EA alderdiak jasoko dituen diru kopuruak batzordeetara joateagatik legez kanpokoak dira", agertu zuen Julian Eizmendi bozeramaileak.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
EL REBOTE DE OTEIZA
Azkoitia inaugura la segunda fase de los frontones inspirados en el escultor
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |