|

Iazko txapelketan parte hartu zuen talde bat.argazkia: utzitakoa
Azpeitia. Eguberrietako oporrak iritsi bezain pronto, eta urtero bezala, Azpeitiko Iraurgi ikastetxeak areto futbol txapelketa antolatu du. Lehiaketa hau urteko azken asteburuan jokatzen da; aurten, beraz, gaur eta bihar ospatuko da eta alebin mailako neska eta mutilak izango dira bertan.
Azpeitiko Iraurgi, Karmelo Etxegarai eta Ikasberri ikastetxeek, Azkoitiko Floreagak eta Xabier Munibek, Zestoako herri eskolak eta Zumaiako Maria eta Josek har-tzen dute parte eta talde bakoitzak bost lagunekin hasiko du partida (bat atezaina izango da). Partidaren iraupena 48 minutukoa izango da, 12 minutuko lau zatitan banatuta.
Gaur final laurdenak jokatuko dira eta bihar, aldiz, finalerdi eta finalak. Gaurko partidak 9.30ean hasiko dira, eta lehenbizi Iraurgi A eta Ikasberri lehiatuko dira, 10.30ean Xabier Munibe eta Karmelo Etxegarai, 11.30ean Floreaga eta Maria eta Jose eta 12.30ean Iraurgi B eta Zestoako herri eskola. Nesketan, 9.30ean Iraurgi B eta Floreaga hasiko dira jokatzen, 10.30ean Ikasberri eta Xabier Munibe, 11.30ean Maria eta Jose eta Zestoako herri eskola eta 12.30ean Iraurgi A eta Karmelo Etxegarai.
Txapelketako partida guztiak Iraurgi ikastetxeko egoitza nagusian, Jesuitinak, jokatuko dira, mutilak goiko futbol zelaian eta neskak behekoan eta partida bakoitzaren amaieran, berriz, ogitartekoa eta freskagarri bat emango zaie jokalari guztiei. >k.f.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |