|

Arditurriko meategiak martxoan jendeari zabaltzea espero du Udalak.argazkia: Karlos Corbella
Oiartzun. Datorren urtean, Oiar-tzungo Udalak Doneztebe plazan aurkitzen den Fermiñene etxearen berreraikuntza bukatuko du, atzo Aitor Etxeberria alkateak jakitera eman zuenez. Lehenengo solairuan ludoteka jarriko dute eta beste bietan Intxixu AEK euskaltegia eta turismo bulegoa kokatuko dituzte. Beraz, aurreko legegintzaldian aurreikusita zegoen ostatuaren proiektua baztertzea erabaki dute.
"Gaur egun, Intxixu euskaltegia Madalensoro pilotalekuan dago eta hori ez da ikastaroak emateko leku aproposa", adierazi zuen alkateak.
Atzoko prentsa agerraldia azkeneko Osoko Bilkuran (abenduaren 19an) onartutako aurrekontuaren azalpena egiteko erabili zuen Udal gobernu taldeak. Jakitera eman zutenez, 17,3 milioi eurotik lau milioi inbertsioetarako izango dira; babestutako etxebizitzentzat izango da partida horren %21.
Datorren urtean egingo dituen proiektu nagusien artean, Arditurriko meategien obren amaiera finkatu dute. Galeriak bukatuta daude eta kanpoko harrera zentroa urtarrilerako amaitua egotea espero du Udalak; aparkalekua egiteko obrak laster hasiko dira eta bidea egokitzeko lanak ere bai. "Eginahalak burutuko ditugu martxorako zabalik egon dadin", adierazi zuen alkateak.
Bestalde, gaisotasun psikikoak dituzten pertsonen lan mundurako integrazio proiektua bideratuko dute; Petra Lekuonako haur-eskolak duen behin-behineko kokapena egokia ez denez, konponbidea bilatuko diote; kultur etxearen exekuzio proiektua egingo dute eta garraio publikoaren arazo larriari irtenbidea ematen hasteko, auzoak komunikatuko dituen garraio sarearen aukerak baloratu eta martxan jartzen saiatuko dira, besteak beste.
Etxeberriak azpimarratu zuenez, "Udal aurrekontuek bi arazorekin egin dute topo. Batetik, uholdeek eragindako bi milioiko kalte ekonomikoa (Udalak hurrengo urtean Foru Aldunditik diru laguntza jasotzea espero du). Bestetik, aurreko udal gobernuak kudeaketan egindako gastu gehigarri injustifikatuak". Adibide gisa Mendibilgo parkearen obra jarri dute. Aurreikusita zegoen 1,2 milioiko gastuaren ordez, 2 milioi euro kostatu du. Udala auditoria egiten ari da eta amaitzerakoan erabakiko du 800.000 euro horiek ordaindu behar diren edo ez.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |