Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Ataunen 'Ahots Bidaztiak' ikuskizuna izango da gaur

Musika, poesia, dantza eta antzerkia nahasten ditu saioak besteak beste

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

ataun. Gaur Ataungo Herri An-tzokian Ekaitz eta Irati Goikoetxeak Ahots Bidaztiak emankizuna eskainiko dute arratsaldeko 18.30etan. Ikuskizun honetan, musika, poesia, dantza eta antzerkia nahasten dira. Goikoetxea anai-arreben hegaldiaren jarraipena izango da gaurkoa. "Txiki-txikitatik gordeta genituen hainbat sormen lani unean uneko eta tokian tokiko beste batzuk tartekatuta, eskaintza zabal, fresko, partehar-tzaile, eraginkor eta koloretsua dakarkigu gozagai" adierazi du Ekaitz Goikoetxeak.

Ikuskizunean landuko diren gaiei dagokienean, unkitzen dituzten gaiak aukeratu ditu bikoteak. "Begiak zabaldu eta bihotza uki-tzen dituztenak jorratzen ditugu saioan. Bizitzaren argi-itzalak, maitasunaren gazi-gozoak, euskararen nahiz planetaren ongizatea, tratu txarrak, etorkinak etab.", azaldu du Ekaitz Goikoetxeak.

Oinarrian saioa Irati eta Ekaitz Goikoetxearen baitan ardaztua bada ere, egitasmoa irekia eta partehartzailea da une oro. Hori dela eta, tokian tokiko eta unean uneko ahots eta laguntzaileak igoko dira oholtzara, besteak beste Joxemiel Barandiaran Herri Eskolako neska-mutikoak, Lazkao-Txiki Musika Eskolako ikasleak, Dionisio Etxeberria eta Maximo Aierbe kantariak, Doltza Riaño leitzar antzezlea, Iñaki Mezquita gitarra-jole alegiarra eta Igor Barrero piano-jole lazkaotarra.

Ahots Bidaztiek, Lazkao, Alegi, Zumarraga eta beste hainbat herritatik igaro ondoren, gaur Ataunen eskainiko dute beren ikuskizuna. Zita 18.30ean izango da Herri An-tzokian. "Haur, gazte eta heldu, beraz, zain izango duzue herriko geltoki magikoenetara eramango zaituen literatur trena, Ahots bidaztiena alegia", esan dute antolatzaileek.>a.a.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
EL REBOTE DE OTEIZA
Azkoitia inaugura la segunda fase de los frontones inspirados en el escultor
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |