|

arrasate. Arrasateko Ekin Emakumea elkarteak kulturaniztasun jaialdia gerturatuko du gaur. An-tzolatzaileek adierazi dutenez, lau urte daramatzate emakume etorkinekin lanean: "Gure helburua herriko zerbitzuak ezagutzera eman eta euskal historia, kultura zein euskara ikas dezaten beraiengan motibazioa piztea da".
Gaurko ekimenaren bidez, ordea, munduko kultura ezberdinak "herritarren aurrean aurkeztu eta hauen nahasteak ekar ditzakeen aberastasunak azaldu nahi ditugu", aipatu dute. Era honetan, 16.00etatik aurrera Herriko Plaza musika giroan murgilduko da eta honekin batera, Sos Arrazakeriaren eskutik, Emakumea, etorkina eta bizilaguna izeneko argazki erakusketa bisitatu ahal izango da.
Ekitaldi nagusia 19.00etan hasiko da. Bertan, hainbat musika taldek hartuko dute hitza: lehenik Brasil eta Mexikoko doinuak nahasten dituzten abestiak izango dira en-tzungai eta, jarraian, euskal, venezolar eta musika flamenkoa biltzen dituen emanaldiak hartuko du lekukoa. Gainera, elkarteko emakume etorkinek euren lurraldeetako jakiak prestatuko dituzte.
ikastaroak Bestalde, Ekin elkarteak bi ikastaro eskainiko ditu. Urtarrilaren 15teik martxoaren 18ra bitartean, Mila Akizu irakasleak eskulan tailerra koordinatuko du. Urtarrilaren 10etik martxoaren 13ra arte, aldiz, orratz lanen saioetan parte hartu ahal izango dute interesatuek. Informazio gehiagorako edo izena emateko 943 798370 telefono zenbakira deitu beharko da. >a.d.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |